Libertatia zeinen eder den

Urtemuga lehorraren kronika. Itxaro Borda. Maiatz , 1989

Nobedade ez diren liburuak iruzkintzeko 2010ean hartu nuen tarte honetan, bazen inon idatzi gabeko lege bat: autorerik ez errepikatzea. Betetzea gero eta zailagoa zaidan lege bat, aipamena merezi dutenak ez baitira agorrezinak, eta hainbeste maite ditut idazle gutxi batzuk. Nire deskarguan esango dut Itxaro Borda apailatzaile gisa ekarri nuela soilik, Emakumeak idazle antologiaren karietara. Injustizia bat konpontzera nator, beraz, Borda behingoz autore gisa ekarrita. Eta etorkizunerako atea uzten dut irekita, behin hemen sartu diren idazleak berriz gonbidatu ahal izateko.

Zer liburu aukeratu, ordea, zerrenda luze batetik. Bada, urte askoan, Meettok argitaletxeak 100% Basque atera arte, gaztelaniara itzulitako liburu bakarra, 1989. Allegro ma non troppo, Hiru argitaletxe mitikoan agertu zena, euskarazko narratiba lanak gaztelaniaz ematen zituen Milia Lasturko sail gogoangarrian (inor gutxik jarraitu duen ekimena, Pamiela eta Diario de Noticias egunkariak abiatu zutena salbu, nahi baino oihartzun txikiagoarekin). Literaturaren zubitegian, ez narrazio, ez nobela, kronikaren atalean kokatu dute, ale bakar, izenburuak aitortu bezala, nahiz azken orrialdean “nobela bitxi honetan” aipatzen den. Kronika edo nobela bitxi, narrazio labur, gogoeta, elkarrizketa, elkarrizketaz mozorroturiko bakarrizketak biltzen ditu, umore pindarrez, melodramatiko, gorabeheratsu, brilliant batzuetan, afruskeriaren mugetan besteetan. Borda bere osotasunean.

Baina esan dezagun kronika, ados. Zerena, ordea. Bada, 1989. urtearena, iraultza famatuaren urtemuga, berrehungarrena: bero garaia, euririk ez, artoak galbidean, ”ETA eta espainol gobernuaren arteko negoziaketak berriz abiatzen ziren”, “feministen mugimendua osoki integratua, eta halatan desbalorizatua dela”, eta “Frantziak, derrigorrezko azimilazioneaz beste aterabiderik ez du proposatzen”. Behar baino gehiago laburtuz, azalduko zaigu 1789az geroz Frantziak nola “aztertu, analisatu, kuadratu, normal-normatu, errevoluzionearen baloreetara plegatu” dituen euskaldunak, “astoaren, irrigin arazlearen, itsuki langilearen, ridikuloki fededunaren” arrastoan sartzeraino.

Irakurri bitartean topatuko dituzu hizki dantzariak, koma auskalo non jarriak, supituki agertzen diren gidoitxoak, akats ortografikoak, ahaztutako maiuskulak, desagerturiko letrak. Pixka batean tremendista jarriko da tarteka –“historian ez dago lekurik guretako, non ez den bentzutuen orrialde odolez kolorestatuetan”–, Godwin legea aplikatzeraino –“Zein da gizarte merdiko hau, populu baten aurkako soluzio finala, bakean, onartzen duena?”–. Baina libertatia zeinen eder den, beste behin ere, Bordaren eskuetan aske dabilenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude