Kursk Errusiako eskualde historikoa da. Bakean bizi zena abuztuaren 6ra arte, armada ukrainarra bertara sartu zen arte. Hamabost mila inguru tropa sartu omen ziren. Ehunka tanke, ibilgailu blindatu, artilleriako pieza, aire-defentsarako radar… egun dauden arma modernoenak, mundu osotik ekarriak: AEBetatik, Britainia Handitik, Alemaniatik, Poloniatik, Lituaniatik, Espainiatik, Italiatik… Operazioaren burutza militarra NATOk jarria. Inteligentzia estatubatuarra eta britainiarra. Satelite bidezko geolokalizazioa estatubatuarrek jarria. Ehunka mertzenario susmagarrik lagunduta. Susmagarri diogu, berez uniformea aldatu duten beste herrialdetako soldaduak direlako, datu zehatzen arabera: frantsesak, poloniarrak, yankiak, britainiarrak, alemaniarrak… Errusia zeinek inbaditu du, Ukrainak ala NATOk?
Sartu orduko izua zabaltzen hasi ziren. Autoa hartuta ihesi zihoazen zibilak tirokatuta, gutxienez hamazazpi hildakoren zerrenda dago. Beste asko kamioietan modu zakarrean eta fusilen kulatarekin kolpatuta sartzen ikusi ditugu bideotan. Sarraskiak eta lapurretak ez dira falta izan. Zein dira balentria horien guztien helburuak? Tropa ukrainarren kasuan gorrotoak eragindako ekintzak izan daitezke. Baina NATOk operazio horiek ez ditu erraiekin diseinatzen. Aitzitik, logika militarrari guztiz lotuak izaten dira.
Mundu osoan barna, analistak inbasio honen helburuak asmatzen saiatu dira. Hainbat aukera aipatu dute: lur jota geratzen ari diren tropa ukrainarren animoak goratzea, garaipenaren uste osoa duten errusiarren artean nahasmendua sortzea, Donbass eta ekialdeko fronteko garaipenen prozesua geldiarazteko Errusiak bertatik tropak erretiratzea, Errusia erantzun militarretan jauzi kualitatiboa ematera behartzea eta, ziur aski egiara gehien hurbilduko dena, Kurskeko zentral nuklearra beren esku hartzea.
Mendebaldeko militarren arabera, XXI. mendean ezagutu den porrotik handiena izaten ari da Kurskeko bataila hau. Ekimen honekin kolapsoaren unea azeleratu egin dutela esan liteke eta, berarekin batera, gudaren amaiera
Lortzen ari ote dira helburuak? Zuzena al da telebista eta komunikabideetan saltzen ari zaizkigun ukrainarren garaipen itzela? Egiak alderantzizkoa dirudi. Mendebalde osotik iristen ari dira porrotaren oihartzuna ziurtatzen duten analisten hitzak. Diotenez, ukrainarrak gehiago aurreratu ezinik geratu dira, errusiarren armadak mugatik 20 kilometrotara topea jarri baitie. Horretaz gain, zenbakiei dagokienean, batzuk izugarriak bezain esanguratsuak dira: ehunera gerturatzen da kiskalitako tankeen kopurua, laurehunera ibilgailu blindatuena… eta, garrantzitsuena, sei milara hildako eta elbarritutako soldadu ukrainarrena. Bi aste eta erdian osatu diren zenbaki horien parera iristeko, Ukraina osoan azken 6-7 hilabeteetan hondatutako guztiak batu beharko lirateke, esaten digutenez.
Galdutako tropa horien hutsuneak betetzeko asmoz, ekialdeko frontetik soldadu gehiago ekartzea erabaki dute. Horrela areago ahuldu dute lehendik nahiko makal zegoen Donbassko beren defentsa-sistema eta azkartu errusiarren garaipena ekialdeko fronte osoan. Mendebaldeko militarren arabera, XXI. mendean ezagutu den porrotik handiena izaten ari da Kurskeko bataila hau. Ekimen honekin kolapsoaren unea azeleratu egin dutela esan liteke eta, berarekin batera, gudaren amaiera.
Gudaren azken bataila izanen al da hau? Galdera horri erantzuterakoan, lehen-lehenik gogoan izan behar dugu Errusia guda ez dela Ukrainaren aurka egiten ari, NATOren aurka baizik. Ukraina une hauetan ez da gai errusiarren armadari aurre egiteko egun bakar batez ere. Beraz, galdera da: NATOk ba al du oraindik beste jauzi kualitatiboa emateko baldintzarik? Erantzuna: bai, noski.
Orain artean egindakoen zerrenda luze eta aipagarria da: dozenaka mertzenariorekin lur errusiarretan (Belgorod) inkurtsioak egiten hasi ziren, Moskuko Crocus City Hallen 144 hildako eta 551 zauritu eragin zituen ekintza terroristarekin jarraitu zuten, misil nuklearrak detektatzeko Armavir eta Orskeko radar estrategikoen aurkako hiru atentatuak etorriko ziren geroztik, Europako handiena den Zaporozhyeko zentral nuklearraren aurka behin eta berriz lehertu dituzte droneak, egunero jarraitu dute zibilen aurka droneak bidaltzen –etxean direla, autoan doazela, erosketak egiten ari direla, paseoan doazela, hondartzan egun pasa direla…–, hildako ugari eraginez. Eta abar. Kurskeko inbasio honek marra gorri guztiak igaro ditu, orain arteko probokaziorik handiena izan da eta, ia ziurtzat eman liteke, gudari amaiera elkarrizketatua emateko aukera guztiak zapuztu ditu. AEBek eta Europako Batasunak ez dute bukaerarik negoziatzeko asmorik eta Errusia xaxatzen jarraituko dute. Egindakoen zerrenda luzea da oso, baina NATOren irudimena halakoak egiten jarraitzeko handia da… eta horretan segituko dute. Zalantzarik ez.
Elite ekonomiko globalistak izututa daude. Mundu mailako hegemonia ez ezik, Europakoa ere galtzeko arriskua ikusten dute. NATOk Ukrainako guda galduko balu, beren etorkizuna kinka larrian geratuko litzatekeela ikusten dute. Hegemonia politikoa eta ekonomikoa ez ezik beren biziak ere ez dituzte ziur ikusten. Berentzat ere guda hau existentziala bihurtu da. Horregatik diogu Kurskeko porrotaren ondoren beste ekimen garratz eta bortitz gehiago espero litekeela. Estatubatuarrek ez dute berehalakoan etsiko.
Joan Mari Beloki Kortexarena
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]