Abuztuaren 26an astelehen normal bat balitz bezala esnatu nintzen, ohetik altxa eta, besoak zabal-zabal eginda, nagiak atera nituen. Etxeko korridorera atera bezain pronto, ordea, jakin nuen hura ez zela ohiko astelehen monotono eta etsigarri horietako bat izango, ez. Gurasoak ordenagailuaren aurrean topatu nituen egunkaria irakurtzen eta aitak eman zidan eguneko notizia: “Aizu, Jon, badakizu Oasis itzuli dela?”. Boom. Kostatu zitzaidan berria asimilatzea. Hamabost urteko isilunearen ondoren, taula gainera itzuliko da Oasis, nire britpop talde kutunetarikoa, eta bira paregabe batekin inauguratuko du 2025a, hamalau kontzertu, non eta Erresuma Batuko eta Irlandako estadiorik esanguratsuenetan: Heaton Park, Wembley, Croke Park… Asteak neramatzan horren inguruko zurrumurruak entzuten, nahiz eta tentuz jokatzea erabakia nuen, erraz “hypeatzen” den pertsona horietako bat naiz eta. Baina oraingo honetan bai, bazegoen hype-a izateko abagunea, ostia, Gallagher anaien harremana Ekialde Hurbileko politika baino ezegonkorragoa da eta beraien artekoak konpontzeko gai izan badira… nola ez naiz ni ba gai izango kontzertu horietarako pare bat sarrera lortzeko?
Abuztuaren 31n larunbat berezi bat balitz bezala esnatu nintzen, eguberriak bailiran. Ohetik altxa eta nagirik ez, 08:00etarako jarri nuen iratzargailua (sarreren irteera baino ordubete lehenago), eta 08:05ean banengoen jada Ticketmaster.uk webgunean, saltzaile ofizial nagusiaren orrian, sartuta. Guztia ready eta kirioak dantzan. Bizitzan gutxitan betetzen diren amets horietako bat betetzeko zorian ote nengoen?
Zinez uste dut Tickemaster eta txikitan monopoly-an gehiegi jolastu zuten enpresariak musikaren hilobia zulatzen ari direla
Zoritxarrez, ordu gutxi batzuetan, ametsa zena frustrazio bihurtu zen. Hasteko, lehen zaplaztekoa: milioi bat sarrera pasatxo zeuden salgai eta hamar bat milioi lagun ginen ilaran zain geundenak. Ez da estatistikan aditua izan behar jakiteko probabilitate gutxiago genituela pare bat sarrera lortzen asteburuko kiniela asmatzen baino. Hala ere, zortedunetakoa izan nintzen ni. 105.678 fan neuzkan nire aurretik Edinburgh-eko kontzerturako ticket-en zain eta zazpi orduz, bai ondo irakurri duzue, zazpi ordu luzez ilaran egon ondoren (popatik hartzera larunbata) lortu nuen sarrerak erostera ailegatzea. Hiru mila sarrera edo zeuden oraindik erosteke eta ilusioa bueltan etorri zitzaidan. Inuzentea ni, orduan heldu baitzitzaidan bigarren belarrondokoa: sarrerarik merkeenak 487 liberatan. Ez da posible, ezin liteke. 500 euro eszenatokitik berrehun metrotara dagoen leku baten truk? Gainera, BBCn irakurria nuen sarrerak 75-150 liberatan aterako zituztela, aizu, ingelesa ez da nire ama hizkuntza baina ez dut uste hain gaizki ulertu nuenik artikuluan jartzen zuena. Hor iritsi zitzaidan hirugarren eta azken ipurdikoa. Kontzertuetako sarrerak "prezio dinamikoen" sistemaren bidez saltzea erabakia zuen rock taldeak. Hau da, algoritmoak prezioak aldatzen ditu eskaintzaren eta eskariaren arabera, hots, zenbat eta eskari handiagoa, orduan eta prezio garestiagoa. Jakin banekien Uber bezalako aplikazioek edo airelineetako enpresa batzuek metodo hori erabiltzen zutela, baina ez nuen uste musikaren munduan hori egiteko gai izango zirenik, batez ere working class-aren erreferente den rock talde batekin. Interneten irakurri dut nahiko berria dela kontzeptu hori kontzertuetarako sarreren munduan, Ticketmasterrek berak erabili omen zuen lehenekoz 2022an… Total, azkenean nik ezin izan nuen sarrerarik erosi, baina beste askok bai, 10 orduren buruan denak agortu baitziren. Sold out, esaten denez. Gaur, birsalmenta webetan begira ibili naiz eta prezioek are gorago egin dute, 1.200, 2.500 eta 7.000 eurotara iritsi dira.
Zinez uste dut Tickemaster eta txikitan monopoly-an gehiegi jolastu zuten enpresariak musikaren hilobia zulatzen ari direla. Ulertzekoa da enpresariek behinola sistemaren aurkako mezuak zabaltzeko zegoen agertoki apurretako bat hilobiratu nahi izatea. Baina kostatzen zait ulertzea hilkutxa egin duten zurginak, behinola sistemaren aurkako mezuak zabaltzen zituzten horiek izatea. Aitortu beharra dut sarrera ultra garesti horietako bat erosteko tentazioa izan dudala, baina uste dut ez naizela gai hilkutxa itxiko duen azken iltze hori sartzeko. Azken finean (eta orain dator auto-kritika), Tickemasterrek jarriko digu azenarioa, bai, baina gu gara amua irensteko bezain motza den asto kuadrilla. Gu geu gara, postureoaren eta parte hartu nahi izanaren aitzakiapean, musikari azken akordea jotzen diogun ehorzle errukarriak.
Jon Iturregi Martin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]