São Paulotik gutuna

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2016ko abenduaren 04a

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak, hausnarketak, kritikak eta laudorioak.
    Lan kontuak tarteko, 1996an gurutzatu zuen itsasoa Ormazabalek Brasila ailegatzeko. Lehendik Ingalaterran, Suitzan, Alemanian, Italian eta Irlandan ibilia zen. São Paulon bertan ere ez du curriculum makala: nahiz eta gaur egun hezkuntza munduan murgilduta dabilen, besteak beste, São Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxeko lehendakaria izan zen denbora batez, unibertsitatean euskara irakasle lanetan aritua da, eta euskal migrazioari buruzko liburu bat ere idatzia du.
    Baina, noiztik jarraitzen du ARGIA? Oraindik zerurik galdu gabea zela ezagutu omen zuen astekaria, eta garai hartan tarteka irakurria omen; baina gerora pista galduta, 2000. urte inguruan egin zen harpidedun, Rio de Janeiroko lagun euskaldun baten etxean ARGIA berriz ere eskuartean izan ondoren. Eta aitortu dit gustuko duela kazetariek gaiei ematen dieten ikuspegi anitza bezala kritikoa. ARGIAko harpidedun izateak “euskaraz irakurri eta bizitzen laguntzen” diola esan digu, “mundua euskaraz ezagutzeko aukera” ematen diola, eta “plazera dela kalitatezko kazetaritza euskaraz irakurtzea”.
    Ez dakit ezer txarrik esanez gero astekaria bidaltzeari utziko diogunaren beldurrez-edo bota dizkion ARGIAri horrelako loreak, baina gustua ematen du horrelako erantzunak jasotzeak. Mila esker, Ormazabal.

Kanal hauetan artxibatua: Argia Jendea  |  Euskal diaspora  |  Brasil

Argia Jendea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-15 | ARGIA
Badator "Zautela": Txapelketako bertsolariak Kattalin Minerren puntuei erantzunez

Azaroaren 16an, osteguna, ikusi ahalko dugu argia.eus-en lehen elkarrizketa: Miren Artetxe mintzo da bertan zorrotz eta sakon, Durangoko saioaren ostean txapelketa agurtu berritan.


Elhuyarrek ARGIA ere ikertu du

Kazetaria ohituta dago galderak prestatzen, antolatzen, egiten, eta narrazioa idazten. Baina galderei erantzutea tokatu zaio oraingoan ARGIAri. Elhuyar Aholkularitzak kulturaren, nortasunaren eta identitatearen inguruko ikerketa egin du oinarri hartuta Euskal Herriko hiru proiektu: Ikastolen Elkartea, Elkar eta ARGIA.

Elhuyar Aholkularitzako Imanol Azkueren hitzetan azterketaren helburua izan da “ezagutzea identitateak nolako eragina izan duen lurraldeko gizarte-berrikuntzako... [+]


Eguneroko dosi txikia 2018rako

Oraindik urrun ikusiko dute askok urte berria. Astea luze egiten ari zaionak oraindik eta urrunago, ziur. Izango da iragan urte zaharra 2018a baino gertuago ikusten duenik ere! “Oraintxe geunden-eta urtarrilean!” esango du bateren batek. Baina hamar hilabete azkar pasa badira, pentsa bi zein abiaduratan igaroko zaizkigun. Nik saltoki handiren bateko erakusleihoren bat ikusi dut dagoeneko Gabonetako apaindurekin. Pentsa!

2018a gainean dugu, eta ARGIAk urte berrirako prestatu nahi... [+]


Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen da; baina, eta zein ederra den? Bi hitz, hamabi letra besterik ez, eta batzuetan horrenbeste kostatzea...

Urriak 7ko zitak badu aurretik prestaketa lan handi bat, eta urtero ahalegintzen da ARGIA jaia ospatzekoa den... [+]


Gaurkotasunaren "Analisia" Panorama atalaren barruan

Zaharrei entzun diet azken denboretan “mundu hau zoratu zaigu erabat” edo antzeko esaldiren bat. Ez dakit askoz ere aldrebesagoa izango ote den orain, lehen ere imaginatzen baitut zorotik puska bat izango zuela. Baina tira, zail zait eromena neurtzea eta gaurko zoroetxeari nola begiratzen diogun erreparatu nahi diot. Hori egin gura izan duelako ARGIAk ere, besteak beste.

“Panorama” atala da, astekarian, ARGIAk gaurkotasuna aztertzeko erabili ohi duen tresna... [+]


Zoo(i)logikoaren analisia

Gorka Bereziartua Mitxelenak, Boli Gorria bezala ere ezaguna, asteroko bere analisia estreinatu berri du lanera bueltatzearekin batera. Aldizkaria goitik behera zintzo bezain zorrotz errepasatzen duen irakurlearentzat ez naiz ezer berririk kontatzen ariko, dagoeneko ohartuta egongo baita ARGIAko aldaketa guztiez. Dena dela ere, ongi etorria eman nahi diot txoko honetan “Fauna Publikoa” sail berriari.

Marraztu ditu Bereziartuak lehen letrak tinta gorriz kurtso berriko aurrenengo... [+]


Ongi etorri Adur Larrea

Hiru, bi, bat... eta hasi da asteroko martxaren lasterketa! Eta noski, denoi gustatzen zaigu oporretatik bueltako lehen lanegunean nobedadeez enteratzea, ezta irakurle? Pare bat berri behintzat iritsi dira nire belarrietara, eta baten bat poltsikoan gordeko dut hurrengorako, baina lehenengoa ezin isilik gorde eta botako dizut (lehenago ikusi ez baduzu behintzat sorpresa izango da!). Komiki tira berria aurkeztu du ARGIAk ale honekin batera. Adur Larrea da egilea, eta astero astero aldizkari... [+]


2017-07-27 | ARGIA
20.000 gara Facebooken, gonbidatu zure lagunak

Facebooken 20.000 laguneko komunitatea osatu dugu! Oso pozik gaudela jakinarazi nahi dugu, milesker guztioi! Milesker ARGIAren informazioa irakurri eta partekatzen duzuen guztioi. Milesker ARGIAko komunitateko kide guztioi proiektu honi bultzada emateagatik!


Dominoa, liburuak eta Errekaleor

Liburutegitik liburuetara egingo dugu salto gaurkoan, irakurle, zer iruditzen? Titularra leituta harrapatu duzu tiroak nondik doazen? Akaso, horrela, lehen begiratura hiru hitz horiek ez dute lotura handiegirik. Lehengo astean Garesko liburutegi publikoa ARGIAko kide egin dela kontatu nizun, haiekin hitz egin ostean pauso hori emateko euren zergatiak azaldu nizkizun. Baina tira, beti eskatu eta eskatu ibiltzeak ere batzuetan ematen du halakoxe zera bat, ulertuko didazu, ziur nago, nola esango... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude