Indarrean dagoen kapitalismoak, orain neoliberalismoa deitzen dioten horrek, hil egiten du. Jendartean etengabe ari da hori erakusten.
Lan prekarietateak hil egiten du, istripu eta suizidioak eraginez, amiantoak ere bai, beste gaixotasun profesional batzuek bezala, baita pobreziaren ondorioz egiten diren etxegabetzeek ere, jakina. Joan den astean Katalunian adineko emakume bat hil zen, kandelak erabiltzeagatik bere etxeak su hartu ondoren; hala, garbi ikusi da pobrezia energetikoak ere hil egiten duela. Eredu sozioekonomikoan funtsezko aldaketak egiten ez badira, heriotzak bata bestearen atzetik etorriko dira, sistema hau bera baita kriminala.
Reuseko 81 urteko amonak kandelekin argitzen zuen etxea, argi-indarra moztu ziotelako. Heriotza horrek aurpegia jarri die Espainiako Estatuan pobrezia energetikoaren drama sufritzen duten lau milioi lagunei. Bazterkeria sozialaren eta desorekaren isla lazgarria da. Pobrezia hori sufritzen dutenek gosea ere pasatzen dute, baita hipotekak edo ustekabeko gastuak ordaintzeko ezintasuna ere, askotan etxegabetzea dakarrena. Euskaldunok ez gara salbuespena. EAEn, adibidez, 70.000 etxetan dute pobrezia energetikoa, hau da, familien %7,7k.
Egoera larri horren aurrean administrazioak neurriak hartu behar ditu. Eusko Legebiltzarrean zain dago pobrezia energetikoaren kontrako planari buruzko eztabaida. Plana ez da eraginkorra izango ez badu arazoaren muinera jotzen: elektrizitate enpresek badute erantzukizun handia, azkenaldiko prezio igoerak baitira gakoetako bat, baina batez ere, azpimarra jarri behar da eredu sozioekonomikoaren aldaketan, oraingo ereduak hil egiten baitu. Eta hor, erantzukizuna denona da.
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]
181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.
Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]
Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.
2022an, egoera hori jasaten zuten ia hogei milioi haur eta nerabe zeudela kalkulatu du Eurostatek. Espainiako Estatuak Europar Batasun osoko hirugarren markarik altuena du, %32,2koa.
Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume eta bi gizonen heriotzak salatu ditu.
Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean aurkitu dute astelehenean 44 urteko gizonezkoaren gorpua. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi zuten eta zazpi elkartek salatu egin zuten. Iruñean gutxienez 40 lagunek egiten dute lo kale gorrian urte osoan.