Xan Alkhat
2016ko azaroaren 20a
Argazkia: Bertsularien Lagunak Elkartea

Sustrai Colina da aurtengo Xilaba bertsulari xapelketako txapeldun eta sendo aritu da urruñarra. Finala burutik buru bere alde jarri zuen: hasieran zortziko handian Amets Arzallusekin aritu ondotik, eta buruz burukoan ere, bere betiko bertso lagunarekin lehiatu arte. Ideietan azkar, errimetan on, bertsokeran sendo.
    Amets Arzallus hendaiarra ez zen, beharbada, bere egun onenean baina berak ere hiru aldiz jantzitako txapela desio zukeen. Bosgarren Xilabako txapel hau aldiz, aitzinekoa bezala, Sustrairen kasko gainera joan da. Lehen agurra “Nere buruaz beste egitera / ta gure buruaz besta” puntuarekin bukatu zuen txapeldun izanen zenak eta preseski “amildegiaren aurrean eta jauzi egiteko erabakia hartuta” jarri zuen buruz buruko bakarkako azken lanak. Bere buruaz beste egiten jakin zuen Colinak gai guzietan, bakoitzean pertsonai desberdinen ahotik kantatuz.
    Ezin meriturik kendu beste bost bertsolariei ere. Finala hain gozoa, hain beroa izan bada, bertsolari guztiei esker izan da. Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua gelditu dira txapeldunaren atzetik, hurrenez hurren, baina denek poztekoa dute saio izugarri ona eskaini baitzuten Baionako Laugan bildu zen entzulegoari.
    Txapeldun sendoa, Xilaba sendoa, uste dut egindakoarekin, aurtengo txapelketak zerekin poztu baduela. Helburu garrantzitsuenak beteak dira: hamabortz bertsolari trebe agertu dira gure hiru lurraldeetako zazpi herrietan, ehunka bertsozale hurbildu dira saioetara eta euskaraz egin izan da hori.
    Ez dugu menturaz aski azpimarratzen baina txapelketa, berez, lehia gisa kritikatzen ahal bada ere, bederen, euskara hutsean egiten den ekitaldia da. Euskara hutsean eta burutik buru. Zazpi larunbatez, Iparraldeko zazpi herrietan bi edo hiru oreneko bertso saioak eskaini izan dira. Ez da beharbada anitz, baina deus baino hobeki da beti.
    Geroari begira ere poztekoa da. Bertsoaren geroaz ari naiz noski, gure heinean geldituz beti. Uste dut Xilaba sendotzen ari dela. Sendotzen ari da hainbat herritan eta sendotzen ari da bertsozalearen buruan. Bertso eskoletan ibiltzen diren haurrak ere ikusi izan ditugu kanporaketetan, finalaurrekoetan eta finalean ere franko. Horientzat eredu bilakatzen ari dira bertsolari guziak eta hobe. Iparraldeko bertsolari gazteagoak ere ikusi izan ditugu laguntzaile lanetan eta hobe. Denen beharra badu oraindik Xilabak eta, naski, luzerako.
    Ondokoak ederrak eta ederragoak izanen direla sinesten dut. Sinesten dut, sendo.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Xilaba

Xilaba kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-11 | Nahia Ibarzabal
Mari Karmen Albizu: "Jendearen parte-hartzea bilatzen dugu Xilaba taldekakoarekin"

Udazkenean hasiko da taldekako bertsolari txapelketa Ipar Euskal Herrian. Xilabaren nondik norakoak azaldu ditu Mari Karmen Albizu Bertsularien Lagunak elkarteko kideak Info7 irratian.


2018-07-04 | Nahia Ibarzabal
Udazkenean egingo da taldekako Xilaba

Hamaika taldek hartuko dute parte Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdin jokatuko den txapelketan


2016-11-14 | Ainhoa Bretos
Sustrai Colinak jantzi du Xilabako txapela

Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarreko bertsolarien Txapelketa irabazi du Sustrai Colinak, buruz burukoan Amets Arzallusekin lehiatu ostean. Aurtengo Txapelketak Martin Treku bertsolaria omendu du, eta 1.600 pertsona inguru bildu ditu.


2016-11-13 | Xan Alkhat
Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa
Hamabortz gazte

“Zahar batentzat hamabortz gazte, heldu direla ondotik”.

Mundutik partitu gabe, kontsolamendu hori zeukan Mattin Treku zenak, eta bere sortegunaren ehungarren urtemuga ospatzen dugun honetan, bere ametsak aitzina jarraikitzen duela jakin beza.


2016-09-23 | Estitxu Eizagirre
Larunbat honetan jokatuko da V. Xilabako lehen saioa

Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasiko da V. Xilaba Bertsularien Xapelgoa. Ravel aretoan, 17:00etatik aurrera kantuan ariko dira Amets Arzallus, Egoitz Zelaia, Kerman Diaz, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy. Sarrerak, bertan.


2014-11-17 | Nerea Ibarzabal
'Xirraraz' xilaba

Emozioz bete zen larunbat arratsean Baionako Lauga, laugarren XILABA txapelketako finalean. Emozioz, bibrazioz eta 1.450 bertsozalek eman dezaketen berotasunez. Eskuak elkarren kontra igurtziz eta litxarreriaz kargatuta hartu genuen bakoitzak gure txokoa, bertsolari txapelketetako “hintxek” ohi duten modura, hogei segundoro gure ingurura begiratzen genuen bitartean: Lauga bete-bete egin zen, eta bertsolariek asmatu zuten giroaren neurriko saioa eskaintzen.


2014-11-16 | Nerea Ibarzabal
Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy
"Euskara plazara ateratzea da Xilabaren funtzioa, bertsozaletzea baino gehiago"

IV. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketaren (Xilaba) finala datorren azaroaren 15ean jokatuko da Baionan. Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy lehiatuko dira bertan. Finalera lehen aldiz iritsi den Christyrekin eta bigarrenez joango den Arzallusekin hitz egin dugu.


2014-10-13 | Nerea Ibarzabal
Be˝at Ugartetxeak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Galdakaoko Torrezabal aretoan egin da Txapelketako lehen saioa, igande honetan. Ugartetxea mallabiarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude