Tralala lalalala lala

Lagun batek errana: “Dena den pastoralak beti izanen dütük ez beita eüskara jakin behar egiteko”.

Polemikatxoak egin du bere bidetxoa eta joan zen uda, orain negua heldu da. Afera ez da auzitegitik pasako eta ez zaio heldu den urteko pastorala Jean-Louis Davanti eginaraziko kalte-ordain gisara. Pastorala frantsesez idatzi zen eta berdin txalotu zen.

Normala, herri oso baten izerdia taularatzen delarik, txistuka aritzea itsusia litzatekeelako. Aitzineko urteetako pastoraletan, belarrira ezagun zen arizale (aktore) anitz ez zirela euskaldunak. Ez zen, orduan ere, txisturik entzuten. Txistuak tauladako alde gorritik ateratzen diren gaiztoentzat izaten dira, irriak ere usu.

Isil-isila itzaltzen da polemika, piztu den bezala. Hiruzpalau mila ikusle herrira ekartzeko ilusioa bizi-bizia da oraino, eta kalkuluak fite eginak dira; euskaldun bat aski da herri batek pastorala egin dezan, eta ez bada idazlea itzultzailea izan dadila.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude