Hudson ibaiaren ahoa, 1625. Mendebaldeko Indietako Nederlandar Konpainiak Amsterdam Berria sortu zuen, ibaian zehar abiarazitako larru salerosketa kontrolatzeko aukera ematen zien kokalekua. 1653an, bertakoen nahiz ingelesen erasoez babesteko, kolono herbeheretarrek zurezko eta buztinezko hesia eraiki zuten Amsterdam Berriko iparraldeko mugan. Edo zuzen esanda, hesia eraikitzeko agindu zuten, harresia benetan jaso zutenak 1627tik aurrera koloniara eramandako esklabo afrikarrak izan baitziren.
Handik urte batzuetara ingelesek hesia bota arren, Wall Street (harresiaren kalea) izenak oraindik esklaboek eraikitako babes hura dakar gogora. Eta hesia eraiki bakarrik ez, basoak soildu zituzten eta bideak, errotak, etxeak, kaia, espetxea eta holandarren eliza ere jaso zituzten, geroago ingelesen eliza eraikiko zuten bezalaxe.
XVII. mendearen amaieran eta XVIII.aren hasieran, hiriak dagoeneko New York zuen izena, ingelesen eskuetan zegoen, eta esklaboen lana oinarri, hazkunde bizia izan zuen. Doako langile haiei are eta probetxu handiagoa ateratzeko aukera zegoela ikusirik, esklaboen salerosketan hastea erabaki zuten hiriko merkatariek. 1711n New Yorkeko udalak hiriko lehen esklabo azokaren sorrera onartu zuen eta, hain zuzen, merkatua Wall Streeten jartzea erabaki zuten. Meal Market (janari azoka) esaten zioten garaua eta haragia ere saltzen zutelako, baina negozio nagusia gizakien salmenta zen, eta berehala Wall Street erabakigarria izango zen esklaboen Atlantikoan zeharreko merkataritzan. Giza salgai gehienek hirian denbora gutxi egin arren, XVIII. mendearen lehen erdian New Yorkeko biztanleen %20 esklaboak ziren.
Esklabo ontziak Afrikatik New Yorkera iristen ziren eskulanez gainezka, nagusiki kotoi sailetan jarduteko. Bide batez, kotoia bera New Yorketik banatzen hasi ziren. Jakina, itsasontzien aseguru-etxeek, merkatari handiek eta bidaiak nahiz lurjabeen jarduerak finantzatzen zituzten bankuek ere “inbertsioetatik” hurbil egon nahi zuten eta, hala, geroz eta negozio gehiago bildu ziren giza azokaren inguruan.
1792ko maiatzaren 17an, Wall Streeteko 68. zenbaki pareko platano baten gerizan, 24 artekarik eta merkatarik hitzarmena sinatu eta New Yorkeko Burtsa izango zenaren hazia erein zuten. Horrenbestez, gaur egun Wall Streeten kotizatzen duten enpresa ezagun askok esklaboen salerosketan inbertituz ekin zioten bideari, gaur egun esklabotza metodo sotilagoak erabiltzen dituzten arren: Bank of America, Aetna Insurance, J.P. Morgan, Lehman Brothers, Wachovia Bank, Royal Bank of Scotland...
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]