Carlo Petrini

"Jatea aukera politiko bat da"

  • Italiarrek hitzak eta pasta beti al-dente.

Sustrai Colina
2012ko abenduak 30
Dani Blanco

“Ona, garbia eta justua” jateko eskubidea aldarrikatzen duzu.  

Garai nahasi hauetan elikagaien kalitatea parametro horietan neurtzen delako. Gastronomiaren historian gizakiak ekoizpen ona askietsi du, baina gaur egun, ingurunea eta justizia soziala aintzat hartu ezean ez dago kalitatezko elikadurarik. Kontsumitzaile pasiboak izan beharrean hiritar informatuak izatea dagokigu. Gure lana da erosten dugun produktu orotan hiru irizpide horiek betetzen direla bermatzea. Horregatik “kontsumitzaile” hitza baino askoz egokiagoa iruditzen zait koproduktore kontzeptua. Koproduktore izatea ardura gure gain hartzea da: nekazaritzaren errealitatea eta jatera goazenaren ekoizpena ezagutzea, laboraria duin bizi ahal izateko prezio bat ordaintzea, eta mozkin horren ekoizpen kateak ingurumena kaltetzen ez duela ziurtatzea. Bestela oso erraza da, biziki produktu onak ekoitzi daitezke intentsiboki, baina zertan ari gara horren izenean ura alferrik galtzen, biodibertsitatea txikitzen eta lurrak antzutzen baditugu? Datozen belaunaldienganako injustizia bat egiten ari gara. Horren ondorioak ez ditugu guk ordainduko, gure osteko belaunaldiek baizik, eta martxa honetan, ez dute guk kausitu genuen ondare alimentariorik aurkituko. Ardura kontua da, besterik ez.  

Mundua gobernatzen dutenei alferrik esango diezu lurra ez dela arbasoengandik herentzian jasoa, oinordekoei mailegatua baizik.

Mark Magandi-k dio lurrak eta lurraren baliabideak denontzat beharko luketela, baina hortik gutxi batzuek baino ez dutela jaten. Baliabide horiek denon eskura jartzean datza gure borroka. Datuek ez dute gezurrik esaten. Munduan 7.000 milioi pertsona izaki, 12.000 milioientzako beste ekoizten dugu, eta hala ere, 1.000 milioi gosez hiltzen dira. Egoera tragikoa da. Gosetearen sentiberatasuna eta oroitzapena galdu duen gizarte bat gara. Gure arbasoek, zinezko gosea pasa zutenek, askoz begirune handiagoa diote janariari. Guri ez zaigu piperrik ardura munduko herrialde anitzetan haurrak gosez hiltzea edo komunitate askok lurra lantzeko arazo larriak izatea. Nola esplikatu bestela urtero europar bakoitzari 320 kilo janari sobratzen zaizkiola eta zakarretara botatzen dituela? Ez da justua.  

Industria kimikoak mundua elikatzeko manera bakarra laborantza intentsiboa dela aldarrikatzen segitzen du, ordea.

Paradigma janaria oso kostu txikian ekoiztea denez, produkzio intentsiboa ezinbestekotzat agertzen digute. Baina produkzio intentsiboari bost axola zaio ingurunea errespetatzen duen, lurrak antzutzen dituen, ura neurriz kanpo erabiltzen duen edo biodibertsitatea xehatzen ari den. Laborantza intentsiboa unean-unean bizi da, eta ardura zaion bakarra mozkinak ahal bezain merke saltzea da patrikak ahal bezainbat betetzeko. Paradigma horrek horma jo du, alta. Bete-betean harrapatu gaituen krisi entropiko honetan, mundu guztia dago hausnartzera derrigortuta. Lurraren baliabideak ez dira agorrezinak, eta gu agortzeko zorian gaude. Jasangarritasunean iraunen duen mundua nahi badugu praktika horiek iraganekoak izan behar dute.

Zer diozu pestizidek eta jitez aldatutako organismoek minbizia eragiten dutela dioten azken ikerketez?

Oso ikerketa serioak dira, benetan aintzat hartu beharrekoak. Gurea bezalako elkarteek, eta hedabideetan hitza duen edozeinek, pedagogia lan bat zor dugu, informazioa zabaldu eta indartzeko betebehar morala daukagu. Pestizida eta jitez aldatutako organismoak erabiltzen ditugun bakoitzean jendea hiltzen ari garela ozen esatea heziketa alimentarioaren parte da. Ezin dugu pentsatu horrela ekoizten segi genezakeenik. Neurriak hartzea politikarien lana da, baina baita gizarte zibilarena ere. Ezin dugu dena politikarien esku laga, protagonistak izan behar dugu. Gure eguneroko bizitzetan protagonista izatea da politika aldatzeko modu bakarra.  

Egia da gaur-gaurkoz firma kimikoek boterea kolonizatuta daukatela eta politika eta politikariak baldintzatzeko karta guztiak dauzkatela eskuetan. Baina hori irauli genezakeelakoan nago. Sistema honek hondoa jo du eta ezingo du etengabe hondoz hondo ibili. Guri dagokigu erro berriak sustraitzea, oinarrietara itzultzea ez dela gibelera egitea frogatzea. Okerrena da inork ez dakiela hemendik 30 urtera hau zer izango den! Pentsa, horrela segiz gero 2050ean, 9.000 milioi biztanle izango gara munduan, 18.000 milioirentzako beste ekoitziko dugu, eta alferrik galtze hori kudeaezina izango da. Horregatik diot gaur hasten dela geroa, alferrik galtzen dugun ekoizpena murriztu behar dugula, baliabide naturalak berriz errespetatzen hasi, eta lurra lantzen dutenenganako kontsiderazio justuagoa ezinbestekoa zaigula.

Horrek ez al du laborari izateko beste molde bat asmatzea eskatzen?

Bistan da. Ofizioari duintasuna itzuli behar zaio. Ekoizle eta koproduktore sareak berreraikitzea da laborantza berri baten arnasbide bakarra. Ez gaitezen engaina, laborantza orain ezagutzen dugun gisan hilda dago. Laborariari duintasuna eskaini nahi badiogu, oporrak hartzeko eta gaixotzeko eskubideak onartu beharko zaizkio, baina horretarako banaketa molde berriak ezarri behar dira plantan. Banaketa handiak birrindu du nekazariak autonomoa izateko zeukan aukera. Baserritarra izango da ekoizle bakarra munduan bere lanaren prezioa erabakitzen ez duena, inposatuta etortzen zaiona. Hori injustizia itzela da. Horregatik, distribuzio berri horrek zuzena behar du, ekonomia lokala indartzera datorrena, eta ez kontinentez kontinente jakiak bidaiaraziko dituena. Laborantza lokala defendatzea da karta jokoa hautsi eta kartak berriz banatzeko modu bakarra.

Orain “bio” jatearen izenean, alta, munduaren beste puntatik datozen elikagaiak jaten ditugu herriko baserritarrarenak gutxietsita.

Hori astakeria handia da. Une hauetan, elikadura biologikoa ez dago denon eskura, eta laborantzaren etorkizuna aberatsentzat soilik dela uste duena ez doa inora. Biorako urratsa bere mozkinak garestiago saltzeko soilik eman duen nekazariak laborantzaren ikusmolde eria du. Horrek zer esan nahi du, dirua daukanak bio jan dezakeela eta besteak kaka jatera kondenatuta daudela? Hori ez da justua. Kalitatezko produktuak denon eskura jartzeko baldintzak sortu behar ditugu, denon eskubidea baita ona, garbia eta justua jan ahal izatea. Horretarako heziketa alimentarioa behar da, ezin dugu krapulak bezala jokatzen segi, ezin dezakegu jateagatik soilik jaten dugula pentsatu. Ez, produktua errespetatu behar dugu, naturarekin eta gure gorputzarekin harreman harmoniatsuan jaten ikasi. Elikaduraren ikusmolde krapulosoa elikaduraren ikuspegi hutsa da. Gure gizarteak industriak ekoitzitako eta inportatutako janariarekin aski zela sinetsi du, barruraino hanka sartzen ari zela ohartu gabe. Pentsa, gazteei lurrarekin eta lurretik bizitzeko aukera eman beharrean, laborariaren figura etorkizunik gabetzat joz menostu dugu. Paradoxikoki, Amerikako Estatu Batuetan, fast food-aren erreinuan, uste hori hankaz gora jartzen ari den iraultza isila abian da. Lurraren eta ortuaren garrantziaz jabetzen ari da jendea, eta Europak, bere burua iraultza horren ispiluan begiratzen duenean, laborari eta hiritarren arteko kohesio soziala puskatu izana zelako hondamendia den hausnartu beste erremediorik ez du izango. Gogoeta hori da justizia soziala berreraikitzeko modu bakarra.

Lurrarekiko harreman hori estutzeko eskatzen duzu eskola, ikastetxe eta unibertsitate guztietan baratzeak jartzeko?

Jakina. Aurreko astean Peruko sukaldari bati esker lortu dugu Peruko Gobernuak bertako eskola eta ikastetxe guztietan ortua jartzeko ideia bultzatzea. Horrek zer esan nahi du? Peruko agintariak jabetu direla baratze baten funtzio hezitzailearen garrantziaz. Haur batek hazi bat erein, eta fruta edo barazkiak nola datozen ikusten duenean, esentzia naturalak, historia, memoria, identitatea, ekologia edo lanarekiko errespetua biltzen dituen sekulako dimentsio formatiboa jasotzen du. Gure gizartean, bukatu da laborantzaren belaunaldiz belaunaldiko etxeko berezko transmisioa. Gizarte post-industriala da gurea eta haur eta gazteek ez dituzte lurreko produktuak edo animaliak ezagutzen. Horregatik, heziketa hori naturalki emateko guneak sortu behar ditugu, naturarekiko zilbor-hestea nolabait berreraiki, eta ortuarena horretarako formula bat baizik ez da. Gainera, umeei protagonista izan, laborarien lana lehen eskutik baloratu eta errealitatearen ezagutza zuzena izateko parada eskaintzen diezu. Izan ere, egun estetikaren arabera baztertzen ditugu jakiak. Non ikusi da hori? Ze axola du azenario bat oker badator edo patatak tuberkulu txikitxo bat badakar bere baitan? Horixe da natura, baina ez, guk estetika gustuaren gainetik jarri dugu.    

Medio askotan, horregatik hitz egiten da hainbeste elikagaien balore nutrizional eta ekonomikoez, eta hain gutxi jatearen plazeraz?

Zer nahi duzu, argaltzeko jateko baino gehiago gastatzen den gizartean bizi gara. Niretzat jatearen ardura eta plazera estuki lotuta daude. Zoritxarrez, ordea, egoera eskizofrenikoak sortu ditugu jatearen inguruan. Nazkatuta nago forentseak hilotza nola fotografiatutako aldizkarietako errezeten ataleko plater perfektuekin eta telebistako sukalde programa gehienen hoztasun aseptikoarekin. Hori pornografia komunikatiboa da. Egia da jende askok arazoak dituela janariarekin. Horregatik diot heziketa alimentarioa dela bizitzan egin beharreko lehen heziketa. Guk Slow Fooden ez dugu ingurumenaren defentsaren alde soilik lan egiten, jatearen plazera ere aldarrikatzen dugu. Alabaina, benetako plazera ez dator izaera krapuloso eta sistema ekonomiko kriminal horretatik. Nik ez dut jainkoarengan sinesten, baina sinetsi behar banu, gizakiak irauteko ezinbestekoak dituen bi gauzak, jatea eta ugalketa, plazerean oinarritu zituelako sinetsiko nuke. Horregatik diot jatea lehen nekazaritza-ekintza dela. Modu batera jaten badut laborantza jakin bat ari naiz bultzatzen eta beste bat ukatzen. Ekoizpen lokalak jaten baditut, bio kontsumitzen badut, ingurumena errespetatzen duten mozkinak erosten baditut, nekazaritza-ekintza bat egiten ari naiz, ekintza politiko bat. Hortaz paso egin eta kimikaz jositako produktuak erosten baditut badakit zer ari naizen bultzatzen. Politika ez da boza ematea bakarrik. Zerbait erosten duzunero ari zara politika egiten, laborantza egiten. Jatea aukera politiko bat da.

Zer zerikusi dauka aukera politiko horrekin gizarte honetan denborarekin daukagun harremanak?

Hor dago Slow Fooden filosofiaren sustraia. Fast foodak bi gauza arbuiagarri ditu. Batetik, gustuaren homologazioa. Mundu guztiak jan behar du gauza bera eta jaki guztiek daukate Ketchup gustua. Ez dute herrialde bakoitzaren aniztasun gastronomikoa errespetatzen. Bestetik, janaria gasolina bezalakoa dela iruditzen zaie, ez du garestia izan behar, berehala bete behar du depositua, eta iritsi orduko ospa egiteko moduan bazaude hainbat hobe! Hori elikadura gutxiestea da. Elikadura kontu pasionala da, afektiboa, lagunartea sortzeko aproposa, intimoa... Ezin dugu elikadura depositua betetzea dela esan! Alabaina, inork ez dezala pentsa Slow Food mantso-mantso jateko sortu zenik. Geldotasuna ez da balore bereizgarri bat, pertsona geldoegia estupidoa da. Geldotasuna medizina homeopatikoa da. Abiadurari garrantzi handia ematen dion gizartea, abiadura arazo guztien irtenbidea dela uste duen gizartea, etengabe erratzera kondenatuta dago. Habailak behin eta berriz darama hanka sartzera. Horregatik gure erritmo naturala berriz kausitu behar dugu. Bizitzaren dimentsio naturalagoa dugu helburu, ez gizarte honek inposatzen digun dimentsio eskizofrenikoa. Slow Food Slow Life ere bada.

Azken hitza: identitatea

“Gastronomia tradizionala ez da kasualitate bat, identitate eta ingurune baten arteko mendeetako elkarbizitzaren emaitza baizik. Ni hemengo ardi buru beltzez ari naizenean, badakit lurrari eta identitateari loturiko oso ezaugarri bereziak dituen produktu batez ari naizela. Ezagutza hori indartzea ezinbestekoa da, eta horretarako gastronomoek ingurunea errespetatu behar dute eta ingurumen arloan lan egiten dutenak gastronomoak izan. Horretan oinarritu behar dira politikariak finantzak gobernatzeko. Izan ere, orain finantzek dute politikaria gobernatzen”.

Nortasun Agiria: Carlo Petrini

1949ko ekainaren 22an Bra-n (Italian) sortu zen kazetari, soziologo, eta kritiko gastronomikoa, Slow Food fundazioaren (www.slowfoodfoundation.com) sortzaile eta buru izateagatik da ezaguna. 2004an, Turinen, Terra Madre nazioarteko sarea abiarazi zuen 150 herrialdetako 8.000 ekoizle bilduz. 2008an, The Guardian egunkariak planeta salbatzeko gai diren 50 pertsonalitateen zerrendan sartu zuen.

Kanal honetan artxibatua: Elikadura

Elikadura kanaletik interesatuko zaizu...
Basalandareak
Zapaltzen duguna ere jangarria da

Euskal Herrian 100 klase landare jangarri baino gehiago ditugu, eskura, eta dohainik. Clara Gutierrez eta Leire Albisu adituen eskutik bildu ditugu eta platererako prestatu. Malba, borraja, osinak eta plantaina dira erreportaje honetako protagonista nagusiak.


2016-11-07 | Lander Arbelaitz
TTIP eta CETAren aurka, Bayer multinazionalaren bulegoetan ekintza umoretsua

EZLN (Ensemble Zoologique de Libération de la Nature) kolektiboko ehun lagunetik gora Bayer multinazionalaren egoitzan sartu dira Bruselan ondorengo protesta irudimentsua egiteko. TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako asteburuaren barrenean egindako ekintza zuzena izan da eta “bere burua defendatzen ari den natura gara” adierazi dute. Enpresa pribatuek politika publikoetan nola eragiten duten salatu nahi izan dute.


2016-10-30 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga Aranburu, Altza Porruz:
"Marrazkilariok ere baratzikolak gara"

Zer-nolako esperientzia izan da Altza Porrukoa? Bizi Baratzea liburua askotan kontsultatu behar izan duzu marrazten hasi aurretik?

Esperientzia ederra! Nik baratzean, egia esan, esperientzia zero. Edo are gehiago, zero negatibo! Baina asko ikasi dut. Baratzeak erakutsi dit lurra landu behar dela lanean hasi baino lehen,

...

Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira erosi egin dute

Vietnamgo ordezkaririk ez da izan Holandako Hagan nazioarteko herri auzitegian Monsanto epaitu duenean, urriaren 14tik 16ra. Gerra bukatu eta gero sortutako gurasoen haurrak gaixoarazten ditu korporazioak ekoiztutako Agente Laranja pozoiak, hegazkinek kutsatutako oihanak ez dira biziberritzen... eta hala ere Vietnamgo akademiko eta agintariek Monsantori zabaldu dizkiote ate guztiak.


2016-10-25 | ARGIA
Elikadura molde hegemonikorako alternatiba bila, Jakoba Errekondoren eskutik

Jakoba Errekondo ARGIAko kolaboratzaileak elikadura burujabetzaz jardungo du gaur Bilboko KRML Bizirik gunean, Zer jan eta nola erosi? jardunaldien barruan. Zehazki, “Alternatibak eraikitzea posible da?” solasaldia eskainiko du Errekondok, Unai Brea ARGIAko kazetariak aurkeztuta eta lagunduta. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.


2016-10-23 | Garazi Zabaleta
Idoia Torregarai Martija
"Umorea ere iraultza da, egunerokotasunaren golde"

Jakoba Errekondo zure herrikidearen aurkezpena egitea egokitu zaizu Altza Porrun. Ez al da ardura potoloa?

Bai, testu txikia baina ardura handia izan da. Nabaritu dut erantzukizunaren zama nire gainean, izerdi hotza. Izan ere, pertsona garrantzitsu baten aurkezpena da, motza eta umoretsua izan beharra zuen... Ardura

...

Te berdea vs. te beltza

Tea 1568an iritsi zen Britainia Handira eta jatorrizko te berdeak zein aldaera beltz berriagoak berehalako arrakasta izan zuten. Eskaera handia ikusirik gobernuak zerga astunak jarri zituen hostoen gainean, luxuzko produktuak bailiran. Ondorioz, alferrik galdutako tearen kontrabandoa zabaldu zen, eta handik gutxira

...

2016-10-16 | Estitxu Eizagirre
Gure eskolan bertako jantokia jartzeko 4 urratsak

2000. urtetik Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoen jantokiak catering bidez soilik kudeatzen ditu. Larrabetzu eta Erandiokoak dira urte hauetan guztietan beren kudeaketari tinko eutsi dioten bakarrak. Baina beste ikastetxe batzuetan gurasoak lanean hasi ziren duela hiru bat urte, ikasleek bertakoa, sasoikoa, eta ahal dela ekologikoa jango zutela bermatuko zuten jantoki proiektuak lantzen. EHIGE guraso elkarteak parte hartzen duen “Gure platera gure aukera” egitasmoa izan dute bidelagun. Eta honetan zirela, Eusko Jaurlaritzak bi urterako ireki die froga egiteko aukera: lau ikastetxe daude sartuta proba pilotuan, eta horietatik bik jarri dute martxan bertan kudeatutako jantokia ikasturte honetan: Gernikako Allende Salazar eta Markina-Xemeingo Bekobenta. Bietan izan gara, beste eskoletan gurasoak asmo berberetan baldin badabiltza, egin beharreko bidearen pistak har ditzaten.


2016-10-14 | Uriola.eus
'Zer jan?' eta 'nola erosi?' galderei erantzuteko jardunaldiak

Elikaduraren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte GITE-IPES eta Labore erakundeek, ARGIA eta URIOLAren laguntzarekin, Bilbon urriaren 24tik 27ra, 'Zer jan, eta nola erosi? Elikadura Burujabetza Helburu' izenburupean. Antolatzaileen helburua "elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea" izatea da.


2016-10-12 | Errigora
ERRIGORAgo
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Errigora egitasmoa hiru urtetan nora heldu den azaltzen du bost minutuko bideo honek: "Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago?".


2016-10-09 | Garazi Zabaleta
Baserria XXI
Elkarrekin nekazaritza iraunkorra lantzen eta gizarte arazoei erantzuten

Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea eta elkartzea izan zen lehen lana.

Beste

...

2016-10-02 | Garazi Zabaleta
EAThink proiektua
Ikasgeletan, jaten dugunaz pentsatzen

Europako hamabi herrialdek eta Afrikako bik hartzen dute parte EAThink2015 proiektuan. Izenak dioen bezala, jaten dugunaren gaineko hausnarketa egitea du oinarri, horretarako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolentzat tresnak eskainiz. Herrialde bakoitzean GKE edo bestelako elkarteren batek kudeatzen du proiektua. Gurean,

...

2016-09-25 | Garazi Zabaleta
Iratiko Ekoizpenak kooperatiba
Pirinioetan jan eta bizi

Bertako ekoizle txikiek eskaintzen digutena kontsumitzeak gure bailara eta herriei bizitasuna ematen dietela ezin uka. Bide hori sustatzeko sortu zuten Iratiko Ekoizpenak kooperatiba, Aezkoan (Nafarroa).

Kooperatibak Orbaran dauka lokala. Taberna eta jatetxe zerbitzua dute, baita beren produktuak saltzeko denda ere

...

2016-09-21 | ARGIA
Argia Eguna: jan eta edaten duguna ere bagara

Jakoba Errekondok dio hauteskundeetan boza nori eman jakiteko biderik onena dela politikariei galdetzea non erosten duten janaria. ARGIA, oraingoz, ez da hauteskundeetara aurkeztuko, baina galdera horri heldu nahi diogu. ARGIAren komunitatea osatzen duten milaka lagunek proiektua babesten dute egunerokotasunean kazetaritza egiteko erabiltzen ditugun baloreengatik, eta gu ez gara nor horiei muzin egiteko diru apur bat gehiago irabazte aldera. Ezta jai giroan ere.


2016-09-18 | Garazi Zabaleta
Karabaleko-Agifes
Baratzeterapia

Hernanin (Gipuzkoa) dago Karabeleko ekonekazaritza etxaldea. Agifesek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea), Blasenea mintegi ekologikoak eta Kimu Bat lorezaintza eta paisajismo enpresak egin zuten bat 2014an, irabazi asmorik gabeko proiektua martxan jartzeko.

Baratzezaintza ikertzen dute

...

Bizitzeko, gainontzeko animaliak ustiatu nahi ez dituen jendea

Begano eta aktibista maila berean direla diote erreportaje honetako bi protagonistek. Biak dira Donostiako Askekintza taldeko kide, eta animaliekiko elkartasun jarrera gisa definitzen dute eurek beganismoa. Mugimendu honen hastapenetako lau frikietako bi direla diote, harrotasunez.


Azukre-lantegiek ikerketak ordaindu zituzten, bihotzeko gaixotasunak gantzei egozteko

Harvard unibertsitateko ikertzaile talde batek Azukrearen Elkarteko kideekin izandako harremanak aztertuz ondorioztatu dute 60ko hamarkadan ordainketak egin zituztela.


2016-09-14 | Arabako Alea
Elikagaien jatorriaz kontzientziatzeko topaketa egingo dute Gasteizen eta Burgun

Irailaren 15ean, 16an eta 17an izango da Elikaduraren X. Gizarte Topaketa, Gasteizko Azoka plazan eta Burgu herrian.


2016-09-11 | Garazi Zabaleta
Loratu.com
Merkatuko postua, Interneten

“Baratzearen bueltan dabilen familia izan da gurea betidanik”, azaldu digu Arrate Imazek, Zubietako (Gipuzkoa) Amere Goikoa baserriko alabak. Loratu izenarekin sortu berri duten webgunearen arduradun nagusia da. Argi du, ordea, familiako lantaldearen parte direla bera eta sareko gune jaioberria. Nortzuk diren

...

Iván Garcia Caballero, Korricolari freskagarriaren sortzailea
"Nire ekoizteko modua ahalik eta ekologikoena da, ahalik eta freskagarri osasuntsuena egiteko"

Gipuzkoako hainbat herritako elikagai-denda eta tabernatan bada produktu deigarri bat, Korricolari freskagarria, edo “euskal kola”, sortzaileak deitu dion bezala. Iván García Caballerok (Lasarte-Oria, 1982) jarri du abian egitasmoa. Freskagarriak ez du ez azukrerik ez kaloriarik, eta aukera duenean botilak bizikletaz banatzen ditu Garcíak berak. Edariaren izenak ere zeresana eman du: nor ote da korrikalaria?

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude