Gure etxea Iberian ote den

  • Poz txikiren bat eragingo zion euskaldunari Kepa Junkeraren Etxea diskoan hainbat erdal kantarik euskaraz abestu izanak. Artikulu hau sinatzen duenak ezin du gauza bera esan; kezka sortu dio, ez diskoak, inguruan sortzen ikusi duen dinamikak baizik. Eta ondorengo lerroetan kezka hori azaltzen saiatuko da.
Kepa Junkeraren 'Etxea' diskoa
Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Esango da musikak ez daukala aberririk, hizkuntza duela (izatekotan), eta CD bikoitz honetan hasieratik bukaeraraino euskaraz abestu dutela; badela zerbait euskara ezagutzen ez duten artistak horrelako lan bat egitera animatzea. Esango da, eta horretan bat etorriko gara. Dena dela, lagun apatridok, barkatuko didazue disko hau “euskal musika” modura etiketatzen badut, euskaraz kantatua den neurrian.

Sailkapen horretatik abiatuta zalantzan jarri nahi nuke Etxea honek egin duen ekarpena –txikia nire ustez– baita trukean jaso duen hedabideen erantzuna ere –hanpatua, euskarazko beste edozein diskok ez baitu hainbesteko promoziorik izaten gurean–.

Euskal kanta herrikoiak entzungo dituzu Etxea-n, Junkeraren moldaketekin. Kantari bakoitzak bere ukitua eman dio: batzuk “betiko” bertsiotik hurbil daude, flamenko airea nabaritzen da beste batzuetan –Estrella Morenteren Haurtxo txikia-n kasu–, fado kutsua ekarri dute musikari portugaldarrek eta oro har pianoa eta gitarra dira musikaren eroaleak, soinu txikia bigarren planoan utziz.

Emaitza: balekoa; irregular samarra. Pianoarekin egindako kantuek batez ere, aurretik euskal kantagintzan egin diren moldaketak ekarri dizkidate gogora. Berri gutxi. Adibidez, zalantza handiak ditut disko honetako Oriko xoria-ren bertsioak –Pau Donés eta Eliseo Parra kantari– egin duen ekarpenaz, Pantxoa eta Peiok kantatutakoarekin alderatuz. Ber sentsazioa izan dut diskoko beste hainbat kanturekin ere: aldaketa txiki batzuk gorabehera, argi berririk ez etxean.

Eta zalantza (kezka) sentsazio horren atzetik dator: asmorik ere ba ote zegoen; disko hau nori zuzendua dagoen, alegia. Merkatura joan beharra dago erantzunaren bila. Edukia –euskal kantu herrikoiak, sobera ezagunak euskal entzulearentzako– eta parte hartu duten abeslariak ikusita –asko gaztelaniazko musikan mainstream modura sailka daitezkeenak; Iberiar penintsulakoak ia denak; euskaldunik ez–, pentsatzen jarri eta otu zait Etxea-ren target nagusia ez dela euskaraz bizi. Erdaldunari euskal kultura erakargarri egiteko asmoa dagoela diskoaren atzean. Antzeko saiakera izan zen joan den urtean Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek grabatutako Lau teilatu-ren bertsioa. Boladan dagoen joera da, Euskal Herriko euskaldun-erdaldunek kontsumi dezaketen produktua izateaz gain, penintsula osoan ere sal daitekeelako, musikari ezagun horiek gaztelaniaren kulturaren zentrotik egiten duten trakzioa baliatuz.

Asmoa ez da txarra, euskarazko kultur ekoizpena biziko bada beharrezkoa izango du erdaldunak bere ingurura biltzea; baina zalantzak ditut modu honetara planteatutako lanek epe luzera fruiturik emango ote duen. Ez naiz disko honetaz ari, sor dezakeen ereduaz baizik. Arazoa Newtonek formulatu zuen aspalditxo: grabitatea, gorputz baten masak beste gorputz txikiago batean eragiten duen erakarpen indarra. Masa handia da gaztelaniaren kultur industria; euskararena ez. Handiak txikia erakartzen du, indarka batzuetan, balakuz bestetan. Bigarrenaren tankera hartu diot Junkeraren azken lan honen inguruan sortu den diskurtsoari.

Mundua ez da gurea, iberiarrena ere ez ordea

Jose Saramagok Etxea-ren kontrazalean idatzitako testua duzu ondorengoa, norbaitek liburuxkan indarka euskaratua: “Bada herri musikari bat, non munduko herri guztiak ordezkaturik dauden, etxe komun bat bailitzan. Horren guztiaren arkitekto eta igeltzeroa (sic) Kepa da”. Esaldiak ideal bat islatu nahi luke, elkarrenganako errespetu harmoniatsuan bizi diren kulturen topalekuarena.

Diskoaren edukiarekin erkatuz gezur bat eta egia bat gutxienez badaudela iradokitzera ausartuko naiz. Gezurra: hemen ez dituzu “munduko herri guztiak” aurkituko; Iberiar penintsula aurkituko duzu asko jota, eta parte hartu duten 42 kolaboratzaileetatik 28k (%66,6) beren ohiko hizkuntza gaztelania dute. Egia “bailitzan” horretan dago. “Etxe komun” paniberiar horretan denok egoera berean bizi bagina bezala antzeztera gonbidatzen duela, alegia. “Bailitzan”... baina ez da, Saramagok behin eta berriz errepikatu arren paniberismoarekin denak irabazten aterako ginatekeela. Gaztelaniaren grabitazio indarrak ez du aukerarik ematen horretarako. Diskoan kolaboratu duten batzuen kutsu postkolonialeko adierazpenak dira lekuko. Loquillok Deia egunkariari honakoa bota dio: “Uste dut kolaboratzaileek maitasun handia diotela euskarari, ez dugula bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen” (Excusatio non petita...). Miguel Bosék, askoz garbiago egunkari berean, “euskara hizkuntzetan kriptikoena da” esan du. Ez dut uste ezer gehitu behar dudanik.

Etxe komuna eraikitzekotan fikzioa gutxieneko baldintza baita: kultura bakoitzaren masa parekoa dela irudikatzea, alegia. Disko honen inguruko diskurtsoak ez du fikzio hori sortzea lortu. Saiatu ere ez dela egin esango nuke. Promozioan maila handikotzat aurkeztu diren artistak normalean gaztelaniaz kantatzen dutenak dira –Ana Belén, Andrés Calamaro, Jaime Urrutia edo aipatutako Loquillo eta Bosé–. Horiek dira etxeko nagusi, behingoz eta aparteko zeremonia gisara afalorduan morroiaren hizkuntzan ari badira ere. Horrek morroiaren hizkuntzari mesede egiten diola? Morroiago egiten ez ote duen... Bere hizkera unibertsalizatzeko, garrantzitsua izateko, mundura zabaltzeko hipoteka ordaintzen ari dela ematen du, giltzak aspaldi eskuan ukan behar zituenean.

XXI. mende hasiera honetako fenomeno behinenetakoa ei da kultur sistemen artean gertatzen ari den integrazio prozesu erraldoia. Kultur fenomeno globalez berba egiten da etengabe –unibertsaltasuna aipatu digute disko honekin–, ahantzirik horien sustraietan beti daudela abiapuntu lokalak. Zentroak daude, beren merkatu eta star system-ekin; horien masaren araberakoa da erakartzeko gaitasuna. Are gehiago, zentro bakoitzak, kultura bat, mundu ikuskera bat islatzen duen neurrian, izaera monopolistikoa du. Eta hor datza disko honi eta tankerako ekimenei ikusten diedan arazo nabarmenena: zentroa ez dagoela hemen, euskal kulturan. Zentroa erdaren kultur industrietan dago –gaztelaniarenean batez ere–, hangoak baitira izar protagonistak, haiek ematen diote balio erantsia; ze, bestelakoan, hainbesteko marketina izango al zuen euskal kanta herrikoien bilduma batek? Euskararen periferiara egindako txango homologatua da; homologatua, iberiar artistek esan dutelako orain euskarak balio duela mundurako.

Kezkatu egiten nau, heste espainiarraren apendize bihurtzen gaituen neurrian. Ez da noski adibide bakarra. Kasurako, hedabideetako langileok alimaleko garrantzia ematen diogu Espainiako sari nazionala irabazi duen euskal nobelari, momentuko film espainiarrean atera den euskal aktoreari. Han baloratu behar dute hemengoa; guk, antza, ez dakigu. Ez dakigu non daukagun zentroa, zentro izan gaitezkeenik ere.

Baina euskaldunak munduan gauden neurrian euskara per se globala da; ez dugu inoren eskuari helduta irten behar kanpora. Kanpokoentzat ere zimendu sendoko etxe bat eraikita baino ez gara erakargarri izango, zentroetako bat garela jakinda, izarrak inportatu ordez gureak esportatuta.

Grabitate indar handiagoa emango diguten dinamikak behar ditugu lagunok, ustez mundukoa dugun eraikin hau Iberiaren bazter auzoan geratuko ez bazaigu. Etxea, tamalez, han geratuko dela uste dut.

Azkenak
Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileak gaur dira bozkatzekoak sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Bozketaren emaitza astelehen arratsaldean jakinaraziko dute. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira, alternatiba... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Siriako armada hiritik irten den arren, beduinoek eta drusoek borrokan jarraitzen dute As-Suwaydan

Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Eguneraketa berriak daude