Burgiko sarrailagilea agote madarikatua

  • Nafarroan, Erronkariko bailararen bihotzean bada Burgi izeneko herri bat. Han bizi izan zen, duela hainbat mende, arraza “madarikatu” bat: agoteak. Burgiko sarrailagilearen bizitza ez da bazterturiko agote baten inguruko ipuina. Artxiboetan eta liburu espezializatuetan jasotako historia erreala da. Johan Acos izeneko hezur haragizko gizaseme batek bere herriko elizan eserleku duina izateko egin zuen borrokaren kontakizuna.
Burgiko Erdi Aroko zubia
Nomada
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ezka ibaiaren uretan almadiaren egur karraskak beldurra ematen du, mila pusketetan hautsiko dela dirudi. Egurra izan da Erronkaribarreko sostengu nagusietako bat eta almadiak horren erakusgarri dira. Kontu zaharrek diote garai bateko almadiagileak agoteak zirela, ez dago zehazki jakiterik, baina baliteke. Agoteak ezin omen ziren laborantzan edo ganaduarekin lanean aritu, jangai horiek kutsatuko zituzten beldur ziren ingurukoak. Horregatik, beste ofizio batzuk bilatu behar izan zituzten: ikazkin, musikari, zurgin, sarrailagile...
 
Burgin bazegoen, aspaldi, ohitura bitxi bat. Santa Ageda egunean, herriko familia guztiek beren etxeko giltzak zaku batean sartzen zituzten; gero, binaka ateratzen zituzten giltzak zakutik, eta giltza horien jabeek elkarrekin bazkaldu eta pasa behar zuten eguna –“etsaiturik daudenak adiskidetu daitezen”, dio garai haietako agindu batek–. Baina burnizko giltza handi horiek mimoz eta tentuz egiten zituen artisauak ez zuen jolas horretan parte hartzerik. Bera zen Johan Acos, Burgiko sarrailagilea, eta agotea.

Elizako eserlekua kendu zioten egun beltza

 


XVII. mendeaz ari gara, baina agoteen berri lehenago ere badago Euskal Herrian, kontu hau gertatu baino askoz lehenago. Batzuen ustez godoen oinordekoak ziren, beste batzuek diote Erdi Aroan etorritako kataroak zirela agoteen arbasoak, esan izan da sarrazenoak zirela, ijitoak, Frantziako legenardunen (lepra) ospitaletatik etorritako gaixoak, konbertsoak... Kontuak kontu, gaur egun ez dago jakiterik, oraindik behintzat, zein ziren eta nondik etorri ziren agote izeneko gizatalde horiek. Baina mende askoan jasan zuten bazterketaren berri badugu.
 
Johan Acos Burgiko zubi ondoko etxe batean bizi zen, herritik aparte. Herri kaskoan etxe bat erosi zuenean, bizilagunek eragotzi nahi izan zuten sarrailagilea eta bere familia bertara joatea, baina azkenean utzi egin zioten; bere ofizioak salbatu zuen, lanbide “duina” zelako, antza. Baina besterik ez zioten barkatu. 1610. urteko igande batez, herriko San Pedro elizara sartu zenean, konturatu zen bere eserlekua atzealdeko bazter batera eraman zutela, koroaren azpira. Familia bakoitzak meza orduan zuen eserlekua garrantzitsua zen oso, norberaren ohore eta boterea irudikatzeko modu bat baitzen hura. Horregatik, zenbait herritan ohikoa zen agoteak azkeneko postuetan jartzea “emakumeen atzean”. Burgiarrek, ohitura hartaz baliatuta, sarrailagilea umiliatzeko aukera aproposa ikusi zuten eta azkeneko lekura bidali zuten. Hor hasi zen Erronkariko agotearen kalbarioa.

“Kalitate eta etorrera ezberdinekoak”

 


Acostarrek ez zuten sekula beren agote jatorria aitortu, eta herriko beste zenbait familia agoterekin batera, “odol garbikoak” zirela demostratu nahi izan zuten ondorengo urteetan, Erronkariko Batzarre eta alkateen kontrako auzi luzeen bidez. Bizilagun eta herritar ugarik deklaratu zuten agoteen inguruko iritzia emateko.
 
105 urte zituen aiton batengana jo zuten lehenbizi, iraganean agote familia horiek izan zuten tratuaren berri jakin nahian. Vicente Borro izeneko agureak esan zuenez, liskarretan zebiltzan familia horiek beti izan zuten ibarreko ganadu eta luberriez gozatzeko aukera, eta gainera, iraganean armak hartu izan zituzten erreinua defendatzeko –agoteek debekatuta zuten gerrara joatea, hori nobleen edo aitonen-semeen lana omen–. Horretaz gain, elizan azkeneko bankuan esertzen zirela gogoratzen zen aitona Vicente, baina “emakumeen aurretik”. Ibarreko Batzarraren izenean hitz egin zuten beste zenbait lekukok, aldiz, kontrakoa azaldu zuten. Hauen esanetan, familia horiek agoteak ziren eta ez zuten sekula Bardeetako zelaiez ez eta ganaduaz ere gozatzeko eskubiderik izan; gainera, herritik aparte bizi ziren eta debekatua zuten ogirik ukitzea etxetik kanpo. Azken finean “ez dute zergatik kexatu behar, eta prozesioetan ez dute zergatik besteekin batera joan behar, kalitate eta etorrera ezberdinekoak izanda...”, zioten herritarrek guztiz konbentzituta.

Erronkariko jantzia, bazterketaren ikurra

 


Erronkariri nortasuna dario. Dela euskalkiaren edo kulturen bereziagatik, dela geografiaren isolatuagatik, Ezka ibaia biltzen duen ibarra beti nabarmendu izan da historian zehar. Hain zuzen, Erronkariko Ordenantzek babestuta, erronkariarren aspaldiko jantziak kontserbatu dira, eta gaur egun ezagunak ditugu horregatik. Erronkaribarreko gizonek tunika edo kapa bat eramaten zuten soinean, koloretako zintaz apainduta. Baina zinta haiek bazuten beste funtziorik: bertakoak eta arrotzak bereiztea. Johan Acos kexu zen, alkateak emandako agindua medio, bere kapan soilik hori koloreko zintak eramatera behartu zutelako, arrotzen moduan. Agotea seinalatzeko modu erraza zen hura. Beste zenbait lekutan egiten zen antzekorik: Iparraldean adibidez, zeinu gorri bat eramatera derrigortzen zituzten agoteak.
 
Gorteko Tribunalak Burgiko agoteen alde egin zuen. Baina sententziari muzin eginez, eliztarrek Johan Acos eta bere lagunen eserlekua erditik moztu zuten. Kasua erregeordearenganaino iritsi zenean, hara zer esan zuen: “Hain dira lotsagabeak agote horiek, Erronkarin bertako bizilagunen pare jarri nahi izan dutela beren burua”. Hogei urteko gorabehera eta liskarren ondoren, alguazil bat bidali zuten Erronkarira, tribunalaren sententzia betearaztera, baina burumakur itzuli behar izan zuen etorritako bide beretik, ez baitzioten kasu zipitzik egin Pirinioetako bailara hartan.

Ehun urteko herentzia zitala

 


Erronkarin eta Euskal Herrian agoteen bazterketa pixkanaka desagertu egin zen, baina desberdin izatearen madarikazioak mende luzez jarraitu zien gizatalde horiei. Burgiko agoteen borroka pasatu eta ehun urte ingurura, 1744an, beste Johan Acos bat ibili zen tribunaletan bueltaka, aurrekoaren biloba, sarrailagilea bera ere. Antza, elizako atzealdera pasa zituzten berriz, eta bere aitonak bezalaxe, “odol garbia” zuela demostratu nahian ibili zen gure sarrailagilea. Lortu al zuen berdintasunaren atea irekitzea? Bazterketaren katea haustea? Hori ez dugu jakiterik; baina jokabide haren arrastoek orain gutxi arte iraun dute zenbait lekutan; herentzia zital baten azken katebegiak izan dira.

Azkenak
Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


Emakumeen salerosketa egotzi diote Opus Deiren ‘bigarrenari’

Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


2025-07-03
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


Billabesetako langileek manifestazioa egingo dute Sanferminen hasieraren bezperan, gutxieneko zerbitzuak “gehiegizkoak” direla salatzeko

Sanferminak ate joka, Iruñeko eta Iruñerriko garraio publikoko autobus gidariek greba mugagabeari ekin diote asteazkenean. Lanuzteak jaietan izango duen eraginaren aurrean, Iruñerriko Mankomunitateak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: Sanferminak hasi... [+]


Eguneraketa berriak daude