Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek. Sareaen kide izatea leporatu diete ere 1990ko hamarkadatik 2022ra Opus Deiren Buenos Aireseko bikario izan diren hiru apaizari.
Bi urtez isilpean burututako ikerketa baten ostean, iazko irailean PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza erakundeak eta Argentinako auzitegi batek emakumeen salerosketa sare baten parte izatea leporatu zieten hiru apaizei, hirurak Opus Deiren Buenos Aireseko bikario izandakoak: Carlos Nannei (1991-2000), Patricio Olmos (2000-2010) eta Víctor Urrestarazu (2014-2022). Olmos eta Urrestarazuren artean kargu bera eduki zuen Mariano Fazio (2010-2014) ez zegoen akusatuen artean, zenbaitek susmagarri jo zuena.
Bada, asteazkenean heldu da haren aurkako akusazioa: PROTEXek eginiko ikerketaren arabera, lau hamarkadetan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu zituzten Argentinako Opus Deiren buruek behartutako lanetan, horien artean Fazio bera. Horrela dio ikerketa aurkezten duen txostenak, El Diario hedabide digitalaren arabera. Opus Deiko Buenos Aireseko bikario izan ostean, Fazio 2014an heldu zen Vatikanora, Jorge Mario Bergoglio argentinarra aita santu hautatu eta urtebetera.
Frantzisko aita santuarekin harreman ona zuen Faziok, eta hori baliatuta nahi izan zuen orduko Opus Deiko buru Javier Echevarríak. Izan ere, El Diariok aipatutako iturri batzuen arabera, Vatikanoan eta Opus Dein "kezkatuta" zeuden aita santuaren pentsamendu aurrerakoiagatik, eta hura kontrolatzeko jarri zuten Fazio haren ondoan. Egun, Opus Deien buru izateko oinordekoen zerrendan lehena da Buenos Aireseko bikario ohia.
Vatikanoa, Opus Deiri "pribilegioak" kentzeko bidean
Frantzisko aita santuak 2022ko urrian iragarri zuen Opus Deik azken 40 urteetan Eliza Katolikoareen egituran izandako estatus bereziarekin amaitzeko asmoa zuela. Hori egiteko, Ad charisma tuendum idatzia argitaratu zuen, zeinaren ondorioz Opus Deiren prelatu nagusia ez da gotzain izango, eta urtero txosten bat aurkeztu beharko dio aita santuari. Bergoglioren heriotzaren ostean, Leon XIV. hautatu zuten aita santu maiatzaren hasieran, eta antza Vatikanoaren aurreko buruak abiatutako bidearekin jarraitzeko asmoa du: hala adierazi zien aita santu izendatu eta astebetera Faziori eta Opus Deiko buru Fernando Ocáriz espainiarrari, hirurek edukitako bilera batean.
Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak azaroaren 3an emandako ebazpenak eragin du aldaketa. Segregazioa amaitu ezean bi eskolek ezingo baitute diru publikorik jaso 2025-26 ikasturtetik aurrera.
Hasi da ikasturtea eta milaka ikasle itzuli dira ikastetxeetara. Iruñean bazegoen jakin mina ea nola itzuliko ziren ikasleak sexu banaketa egiten duten El Redín edo Miravalles ikastetxeetara, edota Irabia-Izagara, guztiak Opus Dei erakundeari lotutako ikastetxeak.
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
Iruñeko ikastetxe kontzertatu ezagunak dira biak, eta Batxilergoko ikasleen notak puzten dituztela sumatuta, Arartekoak bi eskola horien jarduna azter dezala eskatu dio Nafarroako Hezkuntza Departamentuari.
Opus Deiren bi eskola pribatuk ikasleak sexuaren arabera bereizten jarraitzen dute Nafarroan. Biek finantziazio publikoa jasotzen dute, eta ez dute martxoan Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioa betetzen. Eskolek legea bete dezaten bermatzeko zein neurri hartu aztertzen... [+]
Ikasleak sexuaren arabera segregatzen dituzten eta Opus Dei ultrakatolikoari lotuta dauden edo gertuko diren sei ikastetxe diru publikoz hornituko ditu Eusko Jaurlaritzak, tartean Gaztelueta ikastetxe polemikoa. Urtero ematen die dirua, aurten hamabi milioi euro. “Gutxi... [+]
Leioako Gaztelueta ikastetxean sexu abusuak egin zituen irakasleari hamaika urtetik bi urtera jaitsi dio espetxe-zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak, eta oso haserre mintzatu da biktimaren aita. “Epaiak arrazoia ematen digu, semea sexu abusuen biktima dela onartzen du,... [+]
2009 eta 2011 artean adin txikikoen aurka etengabeko sexu abusuak egin zituela frogatuta geratu den arren, Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu sententzia areagotzen zuten bi gertakari kontuan izan.
Gastroenteritisaren jatorria ezagutzeko ohitura sexualak oinarrizko "datua" direla dio Nafarroako Unibertsitateko klinikaren gidak, "promiskuitatea/homosexualitea" nabarmenduz.
Noizbehinka, Nafarroan ale gehien saltzen dituen egunkariak erreportaje bat eskaintzen die Opusek gurean dituen ikastetxeei, Unibertsitateari edo Klinikari: zer-nolako emaitza onak lortzen dituzten ikasleek; puntako tresna bat ekarri dutela ez dakit zein eritasun inon baino... [+]
Adin txikiko ikasle bati sexu abusuak egiteagatik espetxe zigorra ezarri zion irakasle ohiari Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Asteazkenean jakinarazi denez, epaileak epaia eman artean aske jarraituko du auzipetuak. Epaia jakinarazi arteko tartea urtebetekoa izan daiteke.
Zigor horren alternatiba gisa, 20 hilabetekoa ere proposatu du.
12-13 urterekin maisuarengandik sexu abusuak jasan zituela salatu zuen Leioako Gaztelueta ikastetxe erlijioso kontzertatuko ikasle ohi batek eta salaketari sinesgarritasuna eman dio instrukzio epaileak: ostegun honetan abiatuko da epaiketa. “Semeak bizitako infernua”... [+]
"Pederastia" hitza ostiekin idaztea erlijio sentimenduen aurkako eraso gisa epaitua izan bada ere, Abel Azkona artistaren aurkako auzian deliturik ez dela esan du epaileak eta behin betiko itxi du kasua.