Sagardoa, gipuzkoarren nortasun agiri bat

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sagardoa bultzatzeko ahaleginean Gipuzkoako Foru Aldundia 1982-83an kanpaina batekin hasi zen. Sagardoaren oinarrira jo zuten hasiera-hasieratik; sagarrera, alegia. Lehen lana Gipuzkoako sagar motak errekuperatzea izan zen, gero mota horiek Hondarribiko Zubieta Etxaldean txertatzeko eta baserritarrei banatzeko. Lau-bost urtez enologo bat aritu zen lanean Hondarribiko zentroan eta sagar motak analizatzen zituzten. Analisiei eskerrak konturatu ziren mota guztiak ez zirela onak sagardotarako. Beraz, batzuk baztertzen joan ziren eta onenekin (hamabiren bat edo) geratu ziren. Hala ere 40 bat mota gordetzen dituzte Hondarribiko zentroan. Gaur egun Gipuzkoako Diputazioak aukeratuta dauzkan sagar motak hauek dira: garratzetan geza miña eta mokoa; mikatz eta gazi-gozoetan; errezila, manttoni, txalaka, urtebi txikia eta urtebi haundia; gozo eta gezen artean; mozoloa eta patzuloa.

Diputazioak sagarrondo jabeei diru laguntzak eta informazioa eskaintzen die. Uneotan zazpi bulego dituzte Zarautz, Azpeitia, Elgoibar, Ordizia, Bergara, Tolosa eta Oiartzunen. Urteroko laguntza hauek jaso ahal izateko baldintzak eta hainbat zehaztapen dituen liburuxka argitaratzen da. Liburuxkaren arabera, jabe bakoitzak gutxienez 100 sagarrondo landatu behar ditu. Derrigorrez, gutxienez bost sagar mota aukeratu behar dira, bakoitzeko portzentajea % 20koa izanik. Errezil sagarraren kasuan sagarrondoen % 25 izatea ere onartzen da, baserritarrek sagar hau baitute gogoko. Portzentaje horretatik gora ordea, ez du uzten Diputazioak, bestela, baserritarrek errezil sagar onenak plazan salduko bailituzke eta kaxkarrenak sagardotarako utzi. Landareak Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Mintegi Landareen Saltzaileen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden edozein mintegitan eros daitezke. Landareko 500 pezeta kobratzen da Fruitel-en (Fruitazainen elkargoa) erosiz gero, bestela 450 pezeta balio du landareak. Landareak erosteko eskaera berriz, Hondarribiko Zubieta Etxaldean egin behar da. Diputazioaren aldetik sagarrondoei jarraipen zehatza egiten zaie; batzuetan sagarrondoak landatu aurretik baserritarrak aukeratutako lursaila ikustera joaten dira teknikoak eta ondoren, sagastiak nola datozen kontrolatzen dute.

Zein dira sagarrik onenak?

Zein da Hondarribiko zentro honen funtzioa? Zentroa 1984an ireki zen. Honen helburua sagar motak ez galtzeko ahalegina egitea da. Hor dago "Album pomologico" izeneko liburuxka, mende hasierakoa (1918koa). Arduradunak hor agertzen diren sagar motak gordetzen ahalegintzen ez badira galtzen joango dira. Aukeraketa bat egin da, onenak hartu dira. Zein dira onenak? Gipuzkoako Diputazioko arduradun Ignacio Javier Larrañagak azaldu digunez bi irizpide jarraitu dira aukeraketa hori egiteko. Batetik, baserritarraren nahia hartu da kontuan eta bestetik, sagardogilearena. Lehenengoak sagar mota oso emailea izatea nahi du, fruitua lehenbailehen heltzea, sagardo garaian etortzea, gaitzak ez harrapatzea, urtero ematea...

Sagardogileak berriz, nahiko zuku edukitzea nahi du, lehor xamarra bada sagar kiloko litro gutxiago aterako baitu, ahal bada gazia, garratza izatea, urriaren erdialdetik abendua bitartean heltzea, azukrea, garraztasuna eta mingostasuna neurrian izatea... Baserritarren eta sagardogileen nahiak kontuan hartu behar dira, eta era berean, sagardotarako sagar onenak aukeratu behar dira eta ez da hain erraza dena ongi egitea. Adibidez, batzuetan sagarrondorik emaritsuena ez da sagardotarako onena, baina baserritarrak hori landatu nahiko du.

Hondarribiko kontserbatorioan motak babesten direnez, urteren batean sagar mota berriren bat errekuperatu nahi bada kontserbatoriotik har daiteke. Eta ez sagar mota osoa errekuperatzeko bakarrik. Larrañagak adibide gisa amerikarrek artoarekin egindakoa aipatzen digu: "Arto mota onenak aukeratu zituzten eta gainerako motak galtzen utzi. Galdu ziren mota haiek ordea, beharbada bazituzten gen interesgarri batzuk gaur egun ere baliagarriak izan zitezkeenak. Egoera hori ikusita baserritarrengana jo behar izan zuten galdutzat emandako arto motak errekuperatzeko". Sagar motekin ez dute hori gertatzerik nahi, hau da, sagar motak babestuko dira ez beti osotasunean erabiltzeko baizik eta geneak aprobetxatzeko.

Azken finean Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahia ahalik eta sagardorik osasuntsuena eta edalearen gustukuena egitea da. Osasun baldintzez eta bezeroez gain, sagarrondo jabeak eta sagardo ekoizleak hartu behar dira kontuan. Guztien interesak hartu behar dira kontuan, eta oinarri-oinarrian edari preziatuaren funtsa babestu eta zaindu behar da: sagarra.
Sagarrondoen jabe kaletarrak
Bi jabe mota bereiziko lituzke Diputazioko teknikariak: baserritarrak eta kaletarrak edo zaletuak. Kaletarrek gaiari buruzko informazio gehiago dute, baserritar gazteek bezala. Adineko baserritarrek berriz, aurreko belaunaldikoena jaso dute eta klasikoak dira. Lehendik egin dena jarraitzen dute. Bestalde baserritar hauek ez daude sagarrondoei begira, sagastiak eta belarra uztartzen dituzte askotan eta belarra jasotzeaz arduratzen dira eta ez sagastietaz. Ez dute zainketa berezirik egiten behinik behin. Sagastia ondoen zaletasuna duenak zaintzen du, baina dena dela, gehiegizko zainketak egiteak ez du merezi, ez baita errentagarria. Sagardotarako sagarrak saltzetik ez da inor bizi. Fruitu arbolek barazkiek baino prestaketa eta zainketa gehiago behar dute. Hazitik egindakoaren emaitza 8-10 urtera iritsiko da eta "nanoa" landatuz gero 3-4 urtera. Epe luzerako inbertsioa da. Garai batean baserritarrarentzat etxerako sagardoa egiteko balio zuten sagastiek.
Gure sagardoaren funtsa euskal jatorrikoa al da?
Neurri handi batean ez. Hemen ez dago nahikoa sagar mota eta kanpotik ekarri behar dira. Eta prezioaren arazoa ere hor dago. Diputazioko teknikari Ignacio Javier Larrañagaren iritziz, "sagar mota guztiak dira onak sagardotarako, bakoitzak berea defendatzen du...". Sagardogileak ordea, sagar garratzak, gaziak eta gozoak behar ditu. Larrañagak bere buruari zera galdetzen dio: "Euskal Herrian sagar mota nahikoa izango bagenu sagardoa bertako sagarrekin egingo zen?" Erantzuna zera da: prezioaren arabera. Kanpokoak merkeagoak badira haiek erosiko dira. Bertakoak garestiagoak izateko arrazoiren bat izan behar dute; adibidez euskal jatorriaren labela izatea, kalitatea, alegia. Uneotan ordea, ez dago labelik. Oso sagardo gutxi egiten dira jatorrian bertako sagarra erabiliz, ekoizle txikienek erabiltzen dute gehienetan bertako sagarra soilik. Ohikoena sagarren %25-40 bitartean (kopurua urtez urte aldatzen da) kanpokoa izatea da. Labelak errentagarritasunik ekarriko luke? Larrañagaren ustez bai. Nolako sagardoa egin definitu beharko litzateke. "Bestela, bertako sagarrarekin eginda dagoelako bakarrik bezeroak erosiko du?" Ez dago oso ziur Larrañaga. Labela lortzeko bide errazena ekoizle txikiek daukate, orain ere ia sagar kopuru guztia bertakoa erabiltzen dutelako.
Ozpindutako sagardoa
Sagardoa ozpindu egiten da edariak haizea hartu duelako edo elaborazioan zerbait gertatu zaiolako. Sagardoa "pikatu" egin dela esaten da horrelakoan. Lege aldetik gazitasunak muga bat dauka eta ozpindutako sagardoa ez da onartzen. Zenbaiten ustez ozpindutako hau sagardo ona da, baina legeriaren arabera hau ez da sagardo naturala, garraztasun neurria gehiegizkoa baitu. Dena den, Larrañagak ez du sinesten bezeroek ozpindutako sagardoa eskatuko dutenik, ez behintzat emakumeek eta gazteek. Horrelako gaizki-ulertuak alboratzeko Larrañagak zera ikusten du irtenbide gisa: sagardoaren inguruan dagoen folklorea (txotx garaia...) alde batera utzi, hau da, bere tokia eman eta enologiaren aldetik gehiago aztertu edaria, ardoarekin egiten den bezala.
Gazia, gozoa, argia, iluna, horia...
Sagardoaren gustuaren bilakaeran bi gai hartu behar dira kontuan: teknika eta moda. Duela urte batzuk bertako sagar oso gutxi zegoen eta Galiziatik ekartzen zen. Sagardoa gaziagoa eta kolore argiagokoa ateratzen zen. Hemen lasto koloreko sagardoarekin ohituta geunden, ilunagoa. Azken finean kolorearena moda izan da. Orain ere Asturiasen era bateko sagardoa egiten da, hemengoa gorputz gehiagokoa da eta Normandiakoak, esate baterako, ilunagoak dira.

Ignacio Javier Larrañagaren iritziz sagar motak bezeroaren eskakizunen arabera aukeratu beharko lirateke: "Ni beti garraztasunaren ezaugarriarekin borrokan ari naiz. Batzuek diotenez bezeroak edaria gorputzarekin nahi du eta nik galdetzen diet. Zein dira horiek? Bi tripa handi?". Emakumea gero eta bezero hobea izatea ere oso kontuan hartu beharrekoa dela dio Diputazioko teknikariak. Ardo moten artean emakumeari gorria beltza baino gehiago gustatzen zaion bezala, sagardo gozoagoa nahiago du emakumeak. Eta duela urte batzuk jatetxeetan-eta, emakumeak ez ziren hain ugari bezeroen artean, orain berriz bai. Orokorrean elikagai motak ere aldatu dira. Esate baterako lehengo ardoak gogorrak ziren, jateko gutxi zegoenean edari hau elikagai gisa baliatzen zen. Gaztarekin ere beste hainbeste gertatu da, orain suabeagoak ugaldu dira. Sagardoarekin gauza bera gertatu da.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude