Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean harritzeari, eta urte aldaketetan hamabi mahats jaten ditut, keinuak gizartean homologatzeko gai izaten jarraitzeak biziraupena bermatzen dizulako askotan. Ikasturte amaierak bai, ikasturte amaierak nabaritzen dira, ezin zaie ihes egin, ezin izan diegu ihes egin haurrak ginenetik.
Asko pasa zaizkit nahi gabe, behar besteko arretarik jarri gabe, erabaki gabe. Pautak bizi gaitu. Eusten gaitu. Bederatzi hilabetez ñabartuz, senidetuz doazen aurpegiek. Zure astean behineko zutabea jasotzeko arduradunak, jaso baino erregutu eta kontsolatu egiten duenak; egunero aurpegia lehenengoz ikusten dizunak; kafea ateratzen dizunak eta autobusa gidatzen duenak; kafea eta/edo autobusa zure leku eta ordu berean hartzen duten lauk. Dakielako, galdetzeaz gogoratu denak. Ogia saltzen dizunak. Proiektua dela-eta, egunean hamabi orduz presente duzunak. Astean hiru aldiz, sei orduz guztira, aurrean dituzun ikasleek. Haurra ikastolan utzi behar baduzu, nor. Haurra bazara, nor.
Harremanak ere uste baino gutxiago aukeratzen ditugu. Lan jarduna, lanerako ibilbideak, laneko proiektuek, laneko esfortzuak, ikastolako gelak… borondateari erraz irabaz diezaiokete
Ez diozu deitu iaz irratsaioan kide zenuenari. Ez duzu afaririk gehiago egin txandakako zuzendaritzan lagun egindakoarekin (eskua altxaz agurtzen duzue dagoeneko elkar). Egunero gogoratzen naiz zutaz, eta ez dut indardun momenturik aurkitu elkarrizketa bat hasteko; eta beti zen bihar. Ez duzu berriro ikusi iaz kafea ateratzen zizuna, ez dakizu ebakuntza nola atera zen, txanda kontuak. Ez zara geratu aurrez aurre lasai ezagutzeko emailez baino ezagutzen ez zenuen koordinatzailearekin. Ez zaizu ikasleei esateko asko bururatzen klasetik kanpo. Haurraren gela iazko bera da.
Harremanak ere uste baino gutxiago aukeratzen ditugu. Lan jarduna, lan-txandak, lanerako ibilbideak, laneko proiektuek, laneko esfortzuak, ikastolako gelak… borondateari erraz irabaz diezaiokete. Ondo aukeratu behar da non geratzen garen egunean zortzi orduz, komeni da hegoak eta egoak bereizten dituzten lekuak aukeratzea, pauta moralak, amultsuak, justuak, errukiorrak sortuko dituztenak. Orain maiatzean hasten naiz isilean denak agurtzen. Agurtzen ditut hiltzen diren pauta guztiak, ospatzen ditut (nire baitarako), edo negar batean madarikatzen. Harreman goxo hori, enkajatuko ez dudana, nahi ez dudalako, berez; baina, nahi gabe, bidea lautu didana, ezezagun zelako. Gehiegi ezagutu nauena. Dibertitu nauena. Isildu dena. Haurra torturatu duena. Heriotza txiki asko gertatzen dira ekainean. Jaioko gara, berriro. Konpasa aldatuta.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]