“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

  • Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


2025eko abuztuaren 8an - 09:15
Azken eguneraketa: 10:44
Eraso sexisten aurkako elkarretaratze bat Gasteizen. Orain.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Intentsitate handiko" bi eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak azken orduetan. Ostegun gauean izan ziren, Fermin Muguruzaren kontzertua hasi aurretik. Horren harira, elkarretaratzea deitu du mugimendu feministak larunbaterako: 20:00etan Andre Maria Zuriaren plazan.

Osteguneko erasoak ez dira Gasteizko jaietako bakarrak izan. Izan ere, hiru gizon atxilotu ditu poliziak asteon, sexu askatasunari lotutako delituengatik. Asteazkenean 47 urteko gizon bat atxilotu zuten, askatasun sexualaren kontrako delitua egotzita, Gasteizko Aldabe plazako haur parke batean genitalak erakusteagatik. Asteazkenean bertan ere, 43 urteko beste gizon bat atxilotu du poliziak neska bat sexualki jazartzeagatik. Lekukoek diotenez, herritar batek polizia deitu zuen, eta "mehatxu larriak" jaso zituen. Polizia heldu zenean gizonari identifikatzeko eskatu zioten, uko egin zion horri, eta menderatzen saiatzen ari zirela polizia bat jo zuen. Beste 21 urteko gizon bat ere atxilotu dute neska talde bat "etengabe" jazartzea leporatuta

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...