Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia “sekretek” jazartzen gaituzte, enpresak eskaintza barregarriak eta miserableak egiten dizkigu, 11 lankideren kontrako salaketa penalak abiatu ditu, eta Espazio Publiko eta Auzoetako Saileko (sail honi dagokio guk ematen dugun zerbitzuaren kudeaketa) zinegotzi den Beatriz Artolazabalek ere salaketa penala jarri du gure aurka San Joan suetan egindako parodia batengatik.
Eusko Jaurlaritzak, udalak eta enpresak hala eskatuta, neurriz kanpoko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkigu, enpresaren irizpidea jarraitzen dutenak. Gainera, enpresak uko egiten dio bajak jasotzeari eta ordaintzeari, eta hori langile gisa ditugun oinarrizko eskubideen urraketa da.
Denbora honetan guztian, Maider Etxebarria andrea, Gasteizko alkatea, lan-gatazkatik kanpo mantendu da, desagertua, egoera konpondu nahi duenaren seinalerik eman gabe, ez baitio bilera bakar bat ere eskaini greba-batzordeari.
Berari buruzko albiste bakarra joan den astean izan dugu, komunikabideen bidez. Bertan, gatazka bat konpondu nahi duen norbaitengan ezohikoa den harropuzkeriaz eta prepotentziaz, zera leporatzen digu: "Justifikaziorik gabeko greba ari garela egiten, arrazoi politikoengatik direla gureak lan arazoa baino gehiago eta konponbide bideragarri bat eskuan izatea".
Lehenik eta behin, Etxebarria andreari esan behar diogu guztia dela politikoa, eta hortik abiatuta, argi eta garbi, greba politikoa dela; baina ez bideratu nahi duzun eran; izan ere, adierazpen horiekin saiatzen ari zara lan-gatazkaren presioa gainetik kentzen.
Gure erabaki guztiak batzarrean hartzen dituzte Enviserreko langile guztiek. Batzarra langileak ahalduntzeko tresna bat da, eztabaidarako gune ireki bat, eta bertan erabaki dugu enpresak planteatu digun eskaintza barregarria ez onartzea eta berdin Eusko Jaurlaritzaren eskaintzarekin, enpresaren berdina denez. Eztabaida horietan ere hasierako plataforma aldatzea erabaki dugu, eta bi proposamen egin ditugu. BOTERE GUZTIA BATZARRERA, zure alderdiak martxoaren 3an paripea egingo ez balu, agian gogoratuko luke lelo hori.
Greba politikoa da, egoera honetan gaudelako oraingo gobernu taldeak eta aurrekoek hartutako erabaki politikoengatik, non lehentasuna ematen baitzaio multinazional handien mozkinari, udaleko azpikontratetako langileen prekarizazioaren kontura. Zaborren bilketaren kontratuaren lizitazioa ikustea besterik ez dago; hura hutsik geratu zelarik, multinazionalen presioaren aurrean, udalak ez zuen zalantzarik izan kontratu horren aurrekontu-partida handitzeko; aldiz, azpikontratetako langileak garenean hitzarmen propioa eta lan-baldintza duinak eskatzen ditugunak, erabaki politikoen bidez ukatzen zaizkigu.
Ez eskatu barkamenik herritarrei, eta hasi lanean gatazka honi irtenbide bat emateko. Izan ere, orain arte desagertuta egon zara, Gasteizko alkate zaren aldetik dituzun betebeharra bete gabe. Eseri gurekin eta gure prekarietate-egoera ulertzearen alde egin ezazu, zure egoa eta nagusikeria alde batera utzita, guztion artean alde guztientzat konponbide bideragarri bat lor dezagun. Egoera hau ez da atsegina inorentzat, batez ere greban lau hilabete daramatzagun langileontzat. Etxebarria andrea, gatazka hau borondate politikoarekin konpontzen da.
Hainbat sinatzaile:
Aitziber Gutiérrez
Gorka Pérez de Mendiola Delgado
JOSE ANTONIO RUIZ DE AZUA DE PAZ
Iván Puertas Velado
Leire Urquijo
Íñigo López de Arroiabe
Julio Montoya
Endika Ruiz de Loizaga Fernández
Schwa Aaron García bercedo
Daniel Ruiz de Mendoza Ainaga
Íñigo Hamid Pulgar
Mouhcine Boujida Boujida
David García Ortiz de Guzman
Iker Basaras Elguezabal
Laura Pulido Avalos
Mikel Sanz Pérez
Mikel Romero Lafuente
ASIER OCHARAN GOMEZ
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]