Espainiako presidente Cánovas del Castillo hil zuen Arrasaten Angiolillo anarkistak

Duela
129
urte

1897ko abuztuaren 8an,

Arrasaten Espainiako presidente Antonio Cánovas del Castillo hil zuen tiroz Michele Angiolillo anarkistak. Montjuïceko prozesuan torturatutako 400 herritar eta exekutatutako bostak mendekatu nahi izan zituen italiarrak.

Egun gaztetxea den Bergarako kartzelan eduki zuten. Preso izan zuten zelda gaur egun bere izena duen liburutegia da.

Italiatik etorritako anarkista batek Arrasaten Espainiako presidentea hiltzeak Debagoienako bizitza asaldatu zuen erabat. Abuztuaren 20an Bergaran garrote bidez exekutatu zuten jendaurrean.

Angiolillok erabili zuen arma Gasteizko Arabako Arma Museoan dago ikusgai.
Magnizidioa egiteko erabilitako errebolberrari buruzko informazioa.

Iturria:

Aritz Aranzabal Altuna, Angiolillo. (Ataramiñe)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...