Zer eskatzen dute gose greban dauden 1.600 preso palestinarrek?

  • Astelehenean, Preso Palestinarraren eguna zela baliatuta, gose-greba mugagabeari ekin zioten Israelgo kartzeletan dauden 1.600 preso palestinar politikok baino gehiagok.


2017ko apirilaren 20an - 10:08
Presoen gose-greba babesteko Gazan astelehenean egin zuten protesta. (Arg.: Electronic Intifada)

Preso kopuruarengatik bakarrik deitu du arreta gose-grebak, baina nazioarteko hedabideetan ez da hainbeste zabaldu protestak zein eskari zehatz dituen. Ma'an eta Alternative Information Center-ek eman dute horien berri, hauek dira:

1. Palestinarrentzako telefono publiko bat ezartzea kartzela eta modulu guztietan presoak beren familiekin komunikatu daitezen.

2. Bisitak:

- Bi asteroko familien bisitak berrezartzea; aurreko urtean hilean behinera murriztu zizkieten familien bisitak Gurutze Gorriaren bisitak jasotzeko.

- Familien bi asteroko bisiten erregimena egonkortzea.

- Bigarren mailako senideei bisitak ez eragoztea.

- Bisiten denbora 45 minututik ordu eta erdira luzatzea.

- Presoek beren familiekin argazki bat atera ahal izatea hiru hilero.

- Bisitan dauden presoen familien erosotasuna areagotzeko zerbitzuak eraikitzea.

- Hamasei urtetik beherako seme-alaba eta bilobek bisitak egin ahal izatea.

3. Osasuna:

- Ramlako espetxeko ospitalea ixtea, ez baitu oinarrizko osasun zerbitzurik eskaintzeko baliabiderik.

- Medikuntza axolagabekeriak amaitzea.

- Aldizkako osasun-azterketak egitea.

- Kirurgia baimentzea beharrezkoa denean.

- Mediku adituek presoak arta ditzaten baimentzea.

- Preso eriak askatzea, batez ere tratamendu bereziak behar dituztenak edo eritasun kronikoak dituztenak.

- Presoek beren medikazioagatik ordaindu behar ez izatea.

4. Preso emakumeen eskari eta eskubideei erantzutea.

5. Lekualdaketak:

- Presoak modu gizatiarrean lekualdatzea.

- Klinika edo epaitegietatik espetxera itzultzea presoa, eta ez atxikitzea kontrolguneetan.

- Kontrolguneak gizakientzat prestatzea eta otorduak eskaintzea presoei.

6. Presoen interesak asetzeko telebista kateak ezartzea.

7. Aire egokitua ezartzea espetxeetan, batez ere Megiddo eta Gilboa espetxeetan.

8. Sukaldeak berrezartzea espetxeetan eta preso palestinarren zaintzapean uztea.

9. Liburuak, egunkariak, arropa, janaria eta bestelako gauza bereziak jaso ahal izatea.

10. Isolatze erregimenari amaiera ematea.

11. Atxiloketa administratiboari amaiera ematea.

12. Unibertsitate Hebrear Irekiko hezkuntza programa berrezartzea.

13. Bigarren Hezkuntzako azterketetara era ofizialean aurkeztu ahal izatea.

Addameer preso palestinarren eskubideen aldeko erakundearen arabera, 6.300 preso politiko palestinar daude egun. Azken 50 urteetan 750.000 palestinar atxilotu ditu Israelek, Palestinako estatistika zerbitzuaren arabera. Urte horietan 50 preso hil dira medikuntza axolagabekeriengatik, eta beste 70 torturengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude