27 urte joan dira Jakin aldizkariak Emakumea eta Literatura hitzaldi-sorta antolatu eta monografikoa argitaratu zuenetik. Idazleen eta idazlanen panorama aldatu egin da geroztik, baina ba ote da alderik ordutik hona emakumezkoen presentzia, pisua eta prestigioari dagokionez? Erantzunen bila, hizlari haiek berak bilduko ditu Sareinak taldeak, mahaiaren itzulian. Urtarrilaren 31n, ostirala, Arrasaten.
1987ko maiatzean, hirugarrenez antolatutako Euskal Literaturaren Astea kari, emakumezko idazlearen gaiari heldu zion Jakinek.
Generoaren gorabeherak dekodetzeko ahaleginen aurrekarietako bat izan zen hura –Itxaro Bordaren Emakumeak Idazle (Txertoa, 1984) xehatu zigun Aritz Galarragak, 2399. zenbakiko literatur kritikan–, hitzaldi moldean zenbait ikuspegi azaleratu baitziren orduko hartan, emakumeek ondutakoak denak. Bost hilabete ingururen buruan, hitzaldiok, idatziz paraturik, monografiko taxua hartu zuten Jakin aldizkariaren 45. zenbakian, urte bereko udazkenean.
Nerea Azurmendik emakumezkoen esku hartzea eta emaitza aztertu zituen; Tere Irastortzak eta Aurelia Arkotxak euskal gizonezkoen literaturan emakumezkoa nola ageri den. Gema Lasartek alderantzira heldu zion mamiari, gizonezkoa emakumezkoen literaturan nola ageri den arakatu zuen eta Laura Mintegik emakume-literatura zer den eta zertan datzan. Nerea Azurmendi, Maite Gonzalez Esnal, Mariasun Landa eta Ermiñe Madariagaz osaturiko mahai-inguruak itxi zuen dosier hura.
Revival horren harira, hainbat galdera luzatu dizkiegu Sareinei (Amaia Alvarez Uria, Onintza Irureta, Gema Lasarte, Josune Muñoz, Iratxe Retolaza, Ainara Sarasketa):
Emakumea eta Literatura gaiak ertz ugari du. Nondik helduko diozue? Nondik abiatuko da mahai-ingurua?
Partaideen oroitzapen eta iritzietatik tiraka helduko diogu hariari, denek hartu zutelako parte 1987ko mahai-inguruan eta Jakin aldizkariaren monografikoan.
Haietako bakoitzak gaira hurbiltzeko proposamen bana egin zuen eta denen artean orduko egoeraren argazki bat osatu zuten. Saiatuko gara haien ikuspegiak elkarrizketan ipintzen eta gaurko egoerarekin alderatzen. Bitxia eta esanguratsua izango da mahai inguru hartan egon zirenak eta Arrasaten izango ditugunak egin duten literatur ibilbidea gogoratzea.
27 urteko perspektibaz mintzatuko dira, beraz: ordukoaz, gaurkoaz, bien aldeaz. Zein izango da mahai-ingurutik aterako den sentsazioa, zuen ustez?
Alde batetik, egun lantzen ari den memoria historikoaren alderdi bat, euskal literatura eta emakumearena, eraikitzeko aletxoa ipintzen ahaleginduko gara, eta horrekin batera parte hartuko dutenei lanaren aitortza egingo diegu, garrantzi handikoa izan baitzen haiek garai hartan aurrera ateratakoa. Beste alde batetik, orain dela ia 30 urte gertatu zenari buruz hitz egin ondoren, gaurko egoerarekin alderatzeko aprobetxatuko dugu, eta aurrerapauso, zailtasun eta aldaketak mahai gainean ipintzeko. Beraz, sareinok uste dugu sentsazioa oso ona izango dela, giro polita izango dugulako eta gaiaz hitz egiteko aukera interesa dutenekin eta hortan garai desberdinetan aritu izan direnekin. Nahiko genukeena da emakume idazle gazteak bertara hurbiltzea horrek izugarri aberastuko lukeelako topaketa. Eta gainera, irakurleekin ere gai hauetaz jarduteko aukera ezin hobea izango da, irakurle gisa egoera nola bizi duten ere garrantzitsu baita.
Laura Mintegik 1987an Emakume-literatura zer den eta zertan datzan hitzaldia eman zuen. Ba ote du zentzurik gaur egun emakume-literatura deiturak?
Gaur ere izendapen hori ipin dakioke, baina egia da genero ikuspegiaren kontzeptuarekin esentzializatzeko arriskuari iskina egin eta ikuspegi zabalagotik begiratu ahal diogula, eta posible da "literatura eta generoa" izenburua ipini izana azken bertso egunarekin egin duten moduan.
Zuen iritzi partikularra nahi nuke. Mahai-ingurua alde batera utzita, zer dio Sareinak taldeak emakumea eta literaturaz? Zein da zuen erradiografia?
Sareinon ustez XX. mendearen azken hamarkadatik hona "emakumeen literaturaren booma" delako mitoarekin irudi faltsua zabaldu da, hau da, emakume idazle asko dagoela eta nolabaiteko parekotasunera heldu dela.
Azken urteetan egoera asko hobetu dela egia den arren, emakume idazleak eta haien lana euskal literaturaren laurdenera heltzen da kasurik onenetan eta horrek erakusten digu oraindik desoreka dagoela eremu sozial honetan. Sareinon lana honen aurrean diskriminazio positiboa egitea da, hiru hilean behin egiten dugun irakurle taldearen bidez –bertan lan feministak eta euskal emakume idazleen lanak irakurri eta komentatzen baititugu– eta gure urteurrenetan haien lana ezagutaraziz eta balioa emanez.
Sarako idazleen biltzarra kari, Jon Casenave Bordeaux-Montaigne unibertsitateko euskal literatura irakasle emeritoak eskainitako hitzaldia duzue honakoa. Euskal literaturaren historian emigrazioaren gaia nola landu den aztertu du irakasleak eta hori da bertaratuei aurkeztu... [+]
Markos Zapiainentzat izango da saiakerako Euskadi saria eta Koldo Biguriri itzulpengintzakoa, astelehen goizean jakinarazi dutenez. Gaztelaniazko Literaturakoa Garazi Albizuari emango diote eta gaztelaniazko saiakerakoa Itxaso del Castillori. Honenbestez, aurreko astean... [+]
Euskara “mundu guzira” zabaltzeko 1545ean Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai jarri dute Baionako Euskal Museoan, urtarrilaren 11ra arte. Inprimatutako lehen edizio horretatik ezagutzen den kopia bakarra Frantziako Liburutegi... [+]
Bosgarren edizioa ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan. Gaur eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta publiko zabalagoari irekiko dizkiete ateak bihar. Euskara hutsezko azoka horren baitan, hamahiru euskal argitaletxe eta 60 bat animazio topatuko ditu bertaratzen den... [+]
Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.
Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.
Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]
Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025
Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]