'Women in Black' ekimena egin dute indarkeria matxista gaitzesteko

  • Euskal Herriko nahiz Espainiako Estatuko 13 hiritan ekimen bateratua egin dute asteazkenean: Women in Black. Udako bi hilabete eta erdian estatuan 34 emakume erail dituztela salatu dute.


2015eko irailaren 03an - 09:40
Udako bi hilabete eta erdian estatuan 34 emakume erail dituztela salatu dute ekimenarekin (argazkia: @Mugatik)

Artearen eta performancearen bidez egin dute salaketa: beltzez jantzitako emakumeak hirietako kaleetan lurrean botata agertu dira, gorputz hilak irudikatuz.

Euskal Herrian Donostia, Bilbo, Bergara eta Algortak egin dute bat asteazkeneko deialdiarekin. Lehen aldiz Bilbon egin zuten Women in Black, Maria Seco eta May Serranok bultzatuta. Geroztik, Bilbon, Iruñean, Gasteizen, Donibane Lohizunen, eta Estatuko eta Europako beste hiri askotan ere egin dute performancea.

Algorta

Bergara

Bilbo

Donostia

Madril

Teruel

Xixon

Zaragoza

Colmenar Viejo, Madril


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude