Vanuatu uharteak ‘Pam’ zikloiak suntsiturik, klimaren zoratzea auzitan

  • Hondamendia paradisuan: Pam zikloiak azpikoz gain jarri ditu Vanuatuko uharteak. “Tana uharteko mendebaldean ez da zuhaitzik, hostorik edo burdinazko egiturarik ekaitzaren indarrari aurre egin ahal izan dionik”, esan du Gurutze Gorriak Vanuatun daukan ordezkari Hannington Alatoak. “Jendea ur falta larrian da uneotan”.

Bikotea 'Pam' ekaitzak suntsitu dien etxearen hondarren artean, Port Vila inguruan. (Argazkia: Chris McCowage/Australian Red Cross/AFP)

2015eko martxoaren 17an - 18:58

267.000 pertsona bizi dira Vanuatu artxipelagoko 65 uhartetan. Horien erdiaren bizimoduan eragin ditu kalteak Pamek. 47.000 biztanle dauzkan Port Vila hiriburuko azpiegitura eta eraikinen %90 suntsitu du ekaitzak. Konparazioan, itxura batera heriotzak ez dira hainbesterako izan: sei zenbatuak zituzten astelehen arratsaldea bitartean eta dozena batzuk zauritu. Baina agintariak beldur dira urruneko herrixketatik albisteak iristen hasi ahala ezagutuko direla heriotza gehiago.

Herrialdearen etxe eta egitura gehienak lur jota daude: hutsetik hasi beharko dute Vanuatu eraikitzen. Orain, ordea, larrialdiari erantzutea daukate lehentasun. Oso kezkatuta daude arriskuan egon daitezkeen 60.000 haurren egoerarekin.

Baldwin Lonsdale lehendakariak munduari ohartarazi dio Vanuatun gertatua klimaren zoratzearekin dagoela loturik. “Ikusten dugu nola datorren gorantz itsasoaren maila. Zikloien sasoia, bero boladak, euriteak... guztia ari da aldatzen. Aurten sekula baino indar handiagoz gertatu zaizkigu fenomeno horiek. Bai, klimaren aldaketak eragiten du hau guztia”.

Itsaso Bareko beste herrialde bateko buruzagiak, Kiribatiko lehendakari Anote Tongek, elkartasun mezuarekin batera azpimarratu ditu Lonsdaleren oharrak: “Ekiteko tenorea da. Lotu dezagun nazioarteko bilkuretan entzuten den erretolika buruzagi moduan hartu behar ditugun konpromisoekin, eta ahalegindu gaitezen hobetzen beharrik handienean daudenen bizimoduak.  Itsasoaren mailako uharte eta atoloietako lidorrontzako, beroketa globalaren arriskuek modu askotan eragiten die gure jendeen bizimoduari, katastrofe honek kolpatzen ditu bai gure eskubideak eta bai gure biziraupena etorkizunean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan

Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 44 lagun hil dira, eta Nafarroan 22.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik

Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Ekainik beroena izan da aurtengoa mundu mailan, erregistroak daudenetik

Klimari buruzko datuak jasotzen dituen Copernicusen arabera, hamahirugarren hilabetez jarraian errekorra hautsi da aurtengo ekainean. Parisko Akordioan hitzartutako 1,5ºC-en helburua ez da bete eta egoera aldatzen ez bada, errekor negatibo berriak izango direla aurreikus... [+]


Jolastoki berdeagoak Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan, klima aldaketari aurre egiteko

Ingurumena, bioaniztasuna, uraren gestioa eta haurren beharrak oinarri hartuta, ikastetxeetako patioak aldatzeko proiektu kolektiboa jarri dute martxan Pirinio Atlantikoetan; Euskal Herriko lau herrik hartuko dute parte. Iruñean ere, itzal eta landare gehiago izango... [+]


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


2024-06-24 | Nicolas Goñi
Nola saihestu dezakegu aire kutsatuaren murrizteak dakarren berotze efektua?

Azken urteotan nabaritu den beroketa globalaren emendatzea neurri batean kutsadura murriztearen ondorioa da, hain zuzen, murriztuz doazen aerosol sufredunen isurketek, berez, berotegi efektuaren zati bat konpentsatzen dutelako. Paradoxa horrek egoera berri batean sartzen gaitu,... [+]


Eguneraketa berriak daude