Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.
Gaurko sistemak desirak sortu eta behar faltsu bihurtzen ditu. Horretarako, etengabeko kontsumo neurrigabera deitzen duen publizitateaz baliatzen da, sare sozialen, telebistaren eta abarren bidez. Horrela, bizimodu idealaren eta zorionaren iturri, xahutze-bizitza eta luxua saltzen dizkigute.
Lotura artifizial hori nabariagoa da oporretan, are nabariagoa udako oporretan. Urte osoa lan prekarioan eta abiadura ansiosoan eman ondoren, oporretan joateko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta haren izenean edozein kontsumo egiteko eskubidea (armairua berritu, hegaldi merkeak, herrien kontsumoa, udako kredituak…). Nahikotasunean bizitzea, aldiz, urte osoan lasai eta duin bizitzean datza.
Luxua eta xahuketa, bizitzaren kontra eskutik lotuak doazelako, jomugan jarri ditugu eta pertsona guztion bizitza duin eta desiragarrien alde nahikotasuna aldarrikatzen dugu.
Disparekotasun handiagoa duten herrialdeek kutsadura- eta indarkeria-maila handiagoak eta osasun-datu okerragoak izateko joera dute, estatusa igotzearen kontsumo-lasterketa amaigabea abiatzen baitute. Alegia, disparekotasuna anti-ekologikoa da. Eta noski, bidegabea: munduko biztanleriaren % 1 aberatsenak 2/3 pobreenek adina isuri ditu. Aldiz, Zaurgarritasun Klimatikoaren Monitoreak ziurtatzen duenez Hego Globaleko herrialdeek karbonoaren ekonomiak eragindako kostu guztien 2/3-3/4 artean jasango dituzte. “Atmosferaren kolonizazio” moduko bat gertatzen da, Malmen hitzetan, behin itsasontzietan bidaiatu zen bidegabekeria orain Taylor Swiften eta Jeff Bezosen jet pribatuetan baitago.
Kutsadura atmosferikoari opor garaian kutsadura kulturala gehitzen zaio, lurraldeak eta gizarteak eraldatuz, merkantilizatuz; gure gastronomia, kultura, hiri edo paisaiei gertatzen ari zaien moduan (Vueling, Airbnb eta BBKLive). Ze aldaketa eragiten ote ditu gure turismo azkarrak beste herrietan ere?
BPGaren izenean garapena, garapenaren izenean turismoa, turismoaren izenean edozer, eta bertako zerbitzu eta denden desagerpena: tokian tokiko ehuna desegiten da auzoak parke tematiko bihurtuta. Behar faltsu horiek asetzeak, ordea, ez du luxuaren pareko den ezer sortzen. Bizimodu, lan eta planeta prekarioak eta turbo-oporrak ekonomia kapitalista bera dira. Jet pribatuak eskandalagarriak dira, baina, iaz Loiuko aireportuak 6,33 milioi bidaiariren errekorra lortu izana ez da onargarria.
Bizitza ona da norberaren zein kolektiboaren oinarrizko beharrizanak betetzen dituena, zaintza sistema publiko-komunitarioa, adibiderako. Bizitza on horrek behar duen egitura aldaketa martxan jartzeko ezberdintasunak ezabatzea funtsezkoa da. Gizartea ez da sentituko ahalegin kolektibo baten partaide, hari ihes egiten dion jendea dagoela sentitzen duen bitartean. Horregatik da hain garrantzitsua aberatsen portaera eta bizimodu jasanezin horiek mugatzea, bizi-baldintza kolektiboez hitz egin ahal izateko. Nork utziko du kotxe pribatua jet pribatuak dauden bitartean?
Eraldaketa kulturala ezinbestekoa da nahikotasunean oinarrituriko bizimodu bat irudikatzeko eta desiratzeko. Luxua aspirazioa da gure gizarteetan. Baina, luxu hori gutxi batzuentzat bakarrik dago eskuragarri, elkarren arteko lehia eta desberdintasunak areagotzen dituen sistema batetan. Desberdintasun sozialak murrizte aldera eta larrialdi klimatikoa leuntzeko nahikotasunaren balioa berreskuratu nahi dugu. Nahikotasuna ez da austeritatea, ongizatetik kontsumismoa erauztea baizik. "Gero eta gehiago hobeto" delakoaren ideia oso zabalduta dago, baina, oso gauza gutxik jarraitzen dute arau hori. Gehiegikeriaren gizartean ezinbesteko gauza gehienak urritu egiten dira.
Hazkunde ekonomikoari inolako mugarik jarri ez dion gizartean lurraren muga biogeofisikoen barnean bizitzen ikasi behar dugu. Orain arte gutxieneko soldataz edo gutxieneko zerbitzuez hitz egin bada, zentzua edukiko luke gehiegikeria murriztea, jabetzak mugatuz, gehieneko errentak jarriz, edo kontsumoari neurria jarriz (ura, gasolina, CO2 isurketak, hondakinak). Bizi baldintzak ziurtatzen dituzten mugen barruan kontsumoaren jaitsiera antolatu behar dugu gure beharrizanen asetzeko. Izan ere, ondasun material gutxiko, baina, harreman-ondasun handiko aberastasun batez ari gara. Nahikotasuna beharrezkoa dena (eta ez gehiago ez gutxiago) izatean datza.
Ihesa saiheste aldera, joko dugu oinarrira?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]