Gasteizko segurtasun zinegotziari gezurra esatea egotzi diote udaltzainek jipoitutako gaztearen gurasoek

  • Gasteizko Udaleko Marian Gutierrez PSE-EEko Segurtasuneko zinegotziak agerraldia egin du lehen aldiz. Jipoitutako gaztearen gurasoak haserre agertu dira "gezurra jasan" behar izan dutelako eta amak gela utzi du. EH Bilduk Polizia fitxan lekukotzak falta direla salatu du.


2023ko martxoaren 23an - 11:49
Azken eguneraketa: 14:21
Marian Gutierrez, artxiboko argazki batean.

Marian Gutierrez (PSE-EE) Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotziak asteazken honetan agerraldia egin du udaltzainek jipoitutako gaztearen kasuari buruz azalpenak emateko, EH Bilduk eskatuta. Gaztearen gurasoak bertan izan dira zinegotziaren eta gainontzeko alderdi politikoen ordezkarien hitzak entzuteko.

Gasteiz Hoy-k jaso duenez, gaztearen ama haserre agertu da "gezurra jasan" behar izan duelako eta gelatik alde egin du: "Zinegotziak esan du zentralari jakinarazi zitzaiola guri deitzeko, baina inoiz ez ziguten deitu". Era berean, "ulertzen dut telefonoguneak erregistro baten bidez frogatu beharko duela gurasoei deitu zietela", gehitu du aitak.

Zinegotziak gaia epaitegiaren esku dagoela esan du eta errugabetasun presuntzioa eskatu du auzipetutako bi polizientzako. "Bi langile ez direnean eredugarriak, zer egin behar da? Nik, aita naizen aldetik, Polizia eredugarria, dinamikoa eta a

Aimar izeneko gazteari, sudurra hautsi zioten bi udaltzainek. 

ktiboa nahi dut, adingabe bat atxilotzen duenean prozedura egokia irekitzen duena, eta ez jipoitzen duena", esan du aitak.

Bestalde, EH Bilduko Iratxe Lopez de Aberasturi zinegotziak Polizia fitxan jasotzen diren lekuko guztiei testigantzak hartu ez izana salatu du: "Beste lekuko batzuei buruzko aipamenak daude, baina ez dute besterik esaten".

Gurasoek epaitegiko prozedura "motel" doala sentitzen dute, eta kexu dira ezezko gehiegirekin topo egin dutelako. Hala ere, epaiketa egin arte "borrokan" jarraituko dutela diote, Gasteiz Hoy-k adierazi duenez.

Gertaeraren nondik norakoak

Martxoaren 6an 16 urteko Aimarrek patinete elektrikoaren gainean zebrabidea igaro zuela egotzita atxilotu zuten Gasteizen. Gasteizko udaltzainek geratzeko agindu zioten, eta gazteak esan zuen beldurtu egin zela eta ihes egitea atera zitzaiola.

Atxilotzeko unean, gaztea jada entregatu zenean, lurrera bota, belaunekin eta ukabilekin jo zuten eta sudurra hautsi zioten. Udaltzainek familiari esan zioten erori egin zela. Auzokide batek, ordea, gertaerak bideoz grabatu zituen eta han ez da halakorik ikusten. Familiak salaketa jarri zuen epaitegian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Garaipen gazi-gozoak

Gure kuadrillan, gazteagotan, askotan komentatzen genuen galtzera ohituta geundela. Hamaika gatazka txiki zein handitan murgilduta ibili ginen, ia beti arrazoiz jantzita eta irudimen handiz, baina gehienetan galdu. Pentsa! Guggenheimen aurkako plataforman aritu ginen Guk geuk... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eguneraketa berriak daude