Salaketa jarri dio Espainiako Poliziak "Izquierda Diario" hedabideari tortura kasuak argitaratzeagatik, besteak beste

  • 2017an argitaratutako albiste bat dela eta, Espainiako Poliziak hedabide kataluniarraren aurkako salaketa jarri du, Mozal Legea ezartzeko asmoz. Hainbat tortura kasuri buruzko informazioa da artikuluan agertzen dena, baita poliziek jasotako indultuak ere. Salaketa jarri duena Kataluniako Espainiako Poliziaren egungo burua da, Sebastian Trapote. Veronica Landa kazetariari bere irudia iraindu izana egotzi dio.


2018ko maiatzaren 29an - 12:25

Izquierda Diariok bere webgunean argitaratutako oharrean zehazten duenez, hedabidearen aurkako neurria da, ez soilik kazetari baten aurkakoa. “Isilarazi nahi gaituzte, baina ez dute lortuko”.

2017ko albisteak tortura kasu ugari biltzen ditu, baita poliziaren kargupean zeuden pertsona batzuen hilketak ere. Azken gertakariotatik epaileek gehienak errugabe jo dituztela dio, eta indultuen bidez, hainbat polizia ukiezinak balira bezala hartzen direla. Diktaduraren eta demokraziaren artean segurtasun indarretako kargu esanguratsuak bere horretan jarraitu izana ere mahai gainean jartzen du, hala nola, frankismo garaiko goi karguek ez zituztela beren postuak utzi trantsizio garaian.

Aipatutako kasuen artean, 1974an atxilotutako lagun baten heriotza kontatzen du. Sebastian Trapote Polizia Nazionaleko buruak tiro batez hil zuen erreportajean jaso dutenez. Epaileak, ordea, kasua artxibatu zuen froga nahikoak izan arren. Urriaren 1ean segurtasun indarrek izandako jarreraren erantzule zuzena ere Trapote dela dio Izquierda Diario hedabideak.

Hedabideak dio “albiste deserosoa” dela agintarientzat, “egia azaleratzen duelako”.  Errepresioaren gainetik, ez direla isilduko nabarmenduko dute eta orain arte egin bezala, “besteentzat gustukoak ez diren gaiak” jorratuko dituztela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude