Pello Urizar eta Maiorga Ramirez aurrez aurre EAren kongresuan

  • Ekainaren 3an eta 4an egingo du kongresua Eusko Alkartasunak, eta EH Bilduren inguruan sortutako bi ikuspegietatik sortu dira bi sektore nagusiak; Pello Urizar eta Maiorga Ramirez dira sektore bakoitzaren hautagaiak.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 29a
Maiorga Ramirez eta Pello Urizar prentsaurreko bat ematen.

Pello Urizar sektore ofizialaren hautagaiak esan du EAk EH Bildun izan beharreko lekua dela gakoa bi ildoen arteko eztabaidan. Talde berritzailea aurkeztu du Urizarrek, buruzagitzarako aurkeztu duen zerrendan kide gazte ugari daude, ibilbide luzeagoa duten beste zenbait kiderekin batera.

EAren eginkizun nagusia “zubigintza” bultzatzea izan behar dela azpimarratu du Urizarrek, eta azken hiru hamarkadetan alderdi ugarirekin lortutako akordioak jarri ditu horren adibidetzat. EH Bilduren izaera estrategikoa azpimarratu du, eta koalizioak bere helburuak bete ditzan EA “sendo bat” beharrezkoa dela esan du.

Hain zuzen, koalizioak “subjektu politiko” bilakatzeko prozesua hasi du, eta sektore kritikoa ez da ados agertu prozesuarekin. Maiorga Ramirez hautagai bezala aurkeztu duen sektoreak igandean egin duen aurkezpenean EAko militante historiko ugari izan dira, Carlos Garaikoetxea, besteren artean. Azken horrek adierazi du koalizioaren alde daudela, baina ez “alderdi bakarraren” alde. Ramirezek ere ohartarazi du EA koalizioaren baitan desegiteko arriskua dagoela.

Sektore kritikoak hausnarketa prozesu bat egin du azken hilabeteetan; Alkartasuna 2017 prozesuan 400 afiliatu inguruk hartu dute parte, emandako datuen arabera. EH Bildun alderdiak daukan papera eta kudeaketa izan dira eztabaidagai nagusiak.

Kanal honetan artxibatua: EA

EA kanaletik interesatuko zaizu...
Zer atera da EH Bilduren I. kongresutik?

Arnaldo Otegi izango da EH Bildu koalizioko lehen koordinatzaile nagusia. 2.144 militanteren botoekin %84ko babesa jaso du Otegiren hautagaitzak; aurkeztu den bakarra izan da.


2017-06-05 | ARGIA
Pello Urizar gailendu zaio Maiorga Ramirezi

Pello Urizar izango da EAko idazkari nagusia berriz ere, atzo Donostian egindako EAko kongresuak hala hautatu ondoren. Botoen %52,4 lortu zituen eta bere aurkariak, Maiorga Ramirezek, %47,6.


EAko sektore batek primarioak eskatu ditu hurrengo idazkari nagusia aukeratzeko

Eusko Alkartasunaren zuzendaritzarekin desadostasunak dituen sektore batek idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeak, alderdiko liberatuen hautaketa irekia eta bi agintaldiko muga defendatu dute.


2017-01-14 | ARGIA
Eragileen adierazpenak Bilboko manifestazioaren aurretik

Bilboko mobilizazioan parte hartu duten eragileetako batzuek hedabideentzako adierazpenak eskaini dituzte manifestazioa abiatu aurretik. Hona hemen laburpen bat:


2015-01-07 | Nerea Ibarzabal
EAJk 3,1 milioi euro utzi zituen deklaratzeke 2012an, Kontu Auzitegiko Fiskaltzaren arabera

Espainiako Kontu Auzitegiko Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu EAJren 2012ko kontuetan. “Trukatze arraroak”, “legez kanpoko finantzaketa” eta “balantze ofizialetan informazioa ezkutatzea” egotzi dizkio Fiskaltzaren txostenak alderdi jeltzaleari, besteak beste.


Aberri Eguneko termometro epela

Aberri Egunak euskal independentismoaren termometro izan nahi bazuen, tenperatura aldakorra antzeman zen igandean. Independentistak sareak 25.000 lagun elkartu zituen Iruñeko kaleetan EH Bilduren parte hartzearekin eta EAJk Bilbon ospatu zuen. Mezuetan batasunik ez.


2014-04-09 | Iera Aranburu
Aberri Eguna Eskoziara eta Kataluniara begira

Independentistak sareak apirilaren 20rako Nafarroako hiriburuan antolatutako Euskal Herriak erabaki. Zazpiak bat lelopeko Aberri Egunera joateko deiarekin bat egin dute Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak. Bezperan Larresoron (Lapurdi) antolatu duten ekitaldira gerturatzeko deia ere egin dute.


EITB Nafarroan ikusteko auzitegietara joko du EAk

UPNk ETB Nafarroara zabaltzea ekidin ostean, nafarrek hedabide publikoa ikusi ahal izateko bide judiziala hartuko du EAk. Katea digitalizatzea “gehiengoaren borondatea” dela dio.


Ibarretxe Plana eta Loiolako akordioa berriz mahai gainera

Ez da hutsetik hasiko estatus politiko berriari buruzko eztabaida: EH Bilduk Ibarretxe Planaren hitzaurrea eta Loiolako akordioaren edukiak jarriko ditu berriz mahai gainean, ostegunean EAJrekin egingo duen bileran.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude