EA

EAk idazkari nagusia aukeratzeko prozesua abian jarri du, sektore kritikoa desados dagoen arren

  • Eusko Alkartasunaren (EA) batzar nazionalak erabaki du Pello Urizarren ordezkoa aukeratzeko hauteskunde primarioen prozesua abian jartzea. Alderdiko sektore kritikoa ez dago ados erabakiarekin.

Joseba Gezuraga, EAren jarduneko idazkari nagusia.

2019ko irailaren 13an - 12:07

Ostegun gauean bidalitako ohar batean, EAk iragarri du alderdiko idazkari nagusi berria aukeratzeko hauteskunde primarioen prozesua abian jarriko duela. Oharraren arabera, EAren militantziak hartutako erabakia izan da.

Alderdiko sektore kritikoak Noticias taldeko egunkarietan gezurtatu egin du hori hala denik.

Urak nahasita dabiltza EAn azkenaldian: hil honen hasieran, Carlos Garaikoetxea alderdiaren fundatzaile eta EAEko lehendakari ohiak partidua “desagertzeko arriskuan” dagoela adierazi zuen Deban egin zioten omenaldi batean eta “bide-orri argia” eskatu zuen egoerari buelta emateko.

EAk EH Bildun parte hartzen duen modua da auziaren iltzea Garaikoetxearen hitzetatik ondorioztatzen denez. 2011ko koalizio eredura bueltatzearen alde hitz egin zuen, azken urteetan ezkerreko subiranisten blokeko alderdien artean gertatzen ari den “integrazioa”-rekin desados.

Primarioen inguruko eztabaida, ordea, teknikoagoa da: kritikoen ustez, idazkari nagusia aukeratzeko prozesuak ezin du aurrera egin alderdiko berme batzordeak –partidu barruko gatazketan epaile lana egiten duen organoak– hura behin behinean etetea erabaki duelako, bi kontu argitu arte: EAren afiliatu guztiak biltzen dituen datu-basea alderdiko exekutibako kide guztien esku jartzea; eta kuota ordaintzen ez duten afiliatuak zein diren errebisatzea.

Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako lurralde-koordinatzaileak eta EAren exekutiba nazionaleko kideak daude sektore kritikoan besteak beste, eta irailaren 2an epaitegietara jo zuten afera honengatik. Egun berean, alderdiko zuzendaritzak zigor espedientea ireki zien alderdiko zenbait kideri, aurtengo ekainean prentsaurreko bat antolatzeagatik afiliatuen datu-basera sarbidea eskatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EA
Analisia
EAren zatiketa, beste urrats bat

Zatituta zegoen EA azken urte hauetako uneren batetik aurrera, beharbada 2017an egindako bi kongresuetatik, edo 2019an huts egindako primaria prozesutik, edo honen harira sortutako borroka judizial gupidagabea hasi zenetik, akaso bost buruzagiren azken kanporaketatik... Berdin... [+]


EAk lau urtez eten du alderdiko bost kargudunen militantzia

EAko Nazio Batzorde Eragileak erabaki du lau urtez Maiorga Ramirez, Iratxe López de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresen afiliazioa bertan behera uztea, “eskubide, betebehar eta diziplina Araudiaren urratze larriak egin dituztelako”.


Eva Blanco, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia
"Kongresuan galtzen badute, berriro esango dute iruzurra egin dela"

Eva Blanco (Amurrio, 1973) 2019an izendatu zuten EAko idazkari nagusi, Pello Urizarrek dimititu ondoren. Barne giro liskartsuan eraman behar izan du aurrera bere agintaldia. Baina arazoak atzeragotik datoz, gutxienez 2017ko kongresutik. Familia barruko gatazkak dira mingarrienak... [+]


Garaikoetxeak arbuiatu egin du EA EH Bildun integratzea

Joseba Elosegi gudaria zenaren omenez Donostiako EAk antolatutako ekitaldian, Carlos Garaikoetxea lehendakariak EH Bilduk koalizio gisa jarraitzearen alde egin du, alderdiko sektore kritikoarekin bat eginez.


Eguneraketa berriak daude