PAH Iruñea: “Alokairurako dagoen etxe kopurua erabat txikia da”

  • Iruñean etxegabetxeen aurka ari den PAH (Hikpotekek Kaltetutakoen Plataforma) elkartearengana jo dugu Nafarroako Gobernuaren 16 hilabeteko balorazioa egiteko. "Egoera gogorra topatu du gobernuak, baina geldo doaz. Alokairuko etxe kopuru handiagoa behar da eta horretarako gobernuak negoziatu behar du bankuekin".

Iruñeko Txantrea auzoan aurten egindako etxegabetze baten aurkako protesta. (Arg.: Ekinklik) Iruñeko Txantrea auzoan aurten egindako etxegabetze baten aurkako protesta. (Arg.: Ekinklik)

2016ko abenduaren 22an - 16:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?

Nafarroako Gobernu berriak oso egoera gogorra topatu zuen. Gobernu honentzat arlo soziala garrantzitsua dela pentsatu nahi dugu askok, baina geldo doaz. Adibide bat: Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideen Legea hobekuntza bat da, baina ez nahi genuen bestekoa. Bakarrik bizi diren pertsonen errenta 655 eurotik 600era gutxitu dute eta behar dira bi urte Nafarroan bizitzen kobratzen hasteko.

Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?

Alokairurako dagoen etxe kopurua erabat txikia da eta beldur gara, hartzen ari diren neurriak oso epe luzera begira izan daitezkeela. Familia asko bizi dira gela bakar batean, denek sufritzen dute egoera hori, baina bereziki haurrek… Ama atera behar da lanera, esaterako, eta umeak bakarrik utzi behar ditu gelan arrisku egoerak sortuz...

Beraz, alokairuko etxe kopuru handiagoa behar da eta horretarako gobernuak negoziatu behar du bankuekin, haiek dituzten etxeak etxe-funts horretarako jar ditzaten. Aldi berean, etxe asko hutsik daude eta gobernuak bultzatu beharko lituzke horien jabeak alokairuan jar ditzaten, seguruen bidez bermatuz etxeak egoera onean itzuliko zaizkiela.

Jarriko al diozue nota 0tik 10era?

Bost


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!