Pablo Iglesias Bilboko manifestazioan? Fermin Muguruzak gonbidatu du behintzat

  • Fermin Muguruzak gonbidapen publikoa egin dio Pablo Iglesias Podemos alderdiko idazkari nagusiari larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko.


2015eko urtarrilaren 9an - 08:53
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fermin Muguruzak gidatuko du manifestazioaren amaierako ekitaldia Saroi Jauregirekin batera (argazkia: EITB).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Twitter bidez igorritako mezuan, Muguruzak Iglesiasi azaldu dio bera eta David Fernandez CUPeko parlamentari kataluniarra bertan izango direla.

Hain zuzen Muguruza izango da, Saroi Jauregirekin batera, manifestazioaren amaieran Zabalburu plazan egingo den ekitaldia gidatzeaz arduratuko dena.

Iglesiasek ez dio gonbidapenari zuzenean erantzun, baina jaso duela jakinarazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.