Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

  • Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.

Sare Atarrabiaren ekimena Txetxu Barriosen alde 2022an. Sare Atarrabia

2025eko ekainaren 17an - 10:58
Azken eguneraketa: 13:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2024ko otsailean hirugarren gradua jarri zioten eta 2024ko ekainetik aurrera baliabide telematikoen bidez bere zigorra bete duela adierazi du Etxeratek, hau da, jarraipen dispositiboekin.

1999an kondenatua izan zen. 2022 hasieran Sare Atarrabiaren ekimen batek Txetxuri ez-ohiko neurriak ez ezartzea eskatu zuen. Sarek gogorarazi zuen 24 urte preso egon zela eta beraz, kondenaren hiru laurdenak bete zituela. Alboloteko (Granada) kartzelan zegoen, Zuerako (Zaragoza) kartzelara lekualdatu zuten eta geroago Euskal Herrira eramatea eskatu zuten, eskaera egin eta hilabetera bete zuten lekualdaketa.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.