Ortua landatu, euskara hazteko: Errigoraren kanpaina berria urriaren 21ean hasiko da

  • Errigora herri ekimenaren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina hurbil da. Nafarroa hegoaldeko produktuen saskia eskatzeko epea urriaren 21etik azaroaren 8a arte izango da zabalik.


2015eko urriaren 06an - 09:28

Auzolanaren bidez bertako produktuak eskaintzeaz gain, euskara diruz laguntzea du xede egitasmoak. Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin, Zazpiak Batekin eta Sortzenekin elkarlanean abiatutako kanpaina da. 50 euroren truke Euskal Herriko hainbat txokotan jaso ahalko da Nafarroako produktuez osatutako saskia, eta urtero legez, jasotako diruaren %25 euskara ofiziala ez den eremuko euskalgintzako proiektuetara bideratuko du Errigorak.

Azken hiru urteen balantzea

Aurtengo kanpaina ezagutara ematearekin batera, orain arteko ibilbidea bildu dute bideo batean. Zenbakiei erreparatuz, hiru urtetan  370.000 kontserba ontzi eta 88.000 litro olio banatu dituzte, eta  guztira 15.000 etxetara heldu dira. Horri esker, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara 300.000 euro bideratzea lortu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude