Nafar-espainiartasunaren alde, ikurrinaren aurka

  • Nafarroako eskuinak bazuen kalera ateratzeko gogoa aldaketaren Gobernuaren aurka, larunbatean oso argi ikusten zen hori Iruñean. Nafarroako banderaren defentsa izan da aitzakia, baina herenegun zuzeneko aipamenik izan ez bazuen ere, funtsean ikurrinaren aurkakoa zen.

Xabier Letona @xletona
2017ko ekainaren 05a
15.000 bat pertsona bildu ziren larunbateko manifestazioan Iru˝ean; antolatzaileen arabera 23.000 eta 25.000 artean. (Arg.: X. Letona)

Nafarroako eskuinak bazuen kalera ateratzeko gogoa aldaketaren Gobernuaren aurka, larunbatean oso argi ikusten zen hori Iruñean. Nafarroako banderaren defentsa izan da aitzakia, baina herenegun zuzeneko aipamenik izan ez bazuen ere, funtsean ikurrinaren aurkakoa zen. Manifestazioa hainbat kolektibok deitu zuten eta nagusiki UPNk mugitu ditu hariak atzetik, bai antolaketa aldetik bai herritarrak mobilizatzerako orduan. Edozein kasutan, jende asko bildu zen Iruñean: antolatzaileen arabera 22.000 eta 25.000 pertsona artean, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak 23.000 aipatu zituen; Udaltzaingoak 15.000, Diario de Navarra-k “hamarnaka mila”, Diario de Noticias-ek 15.000 eta Gara-k 16.000.

Nafarroako Legebiltzarrak 2003tik indarrean egon den Sinboloen Legea bertan behera utzi duenean etorri da haserrea, aurrerantzean ikurrina ere egon ahal izango delako Nafarroako eta Espainiako banderekin batera. Inork ez zu zalantzan jartzen Nafarroako bandera, baina hala ere “Nafarroako bandera defenda dezagun [gaztelaniaz]. Gurea defenda dezagun [euskaraz]”, zioen pankarta nagusiak. Gorriz jantzita joan ziren herritar asko eta partehartzaileek ehunka Nafarroako bandera eraman zituzten. Zeharka Espainiako banderari begira, antolatzaileek bereziki azpimarratu zuten Nafarroako bandera bakarrik eramateko deia, eta nagusiki hala izan zen, baina ezin izan zuten guztiz saihestu eta dozenaka bandera espainiar ere ikusi ziren ibilbidean zehar.

 

Esperpentorako irudi edo uneak ere izan ziren, Nafarroako banderaz estalitako pertsona batek bere burua txistorra batekin zigortzen zuen; gerora jakin zen Asun Requena tafallarrak egindako The Flag performancea zela. Amaierako ekitaldian eszenatokitik Mikel Laboaren Txoria txori abestu zuten, baina txoria hitza Nafarroa bihurtuz “…ez zen gehiago Nafarroa izango, eta nik Nafarroa nuen maite”. Gabriel Arestiri erreferentzia eginez gaztelaniaz jaurti zuten eszenatokitik "defenderé la casa de mi padre".

Une garrantzitsu guztietan UPNk PSNren laguntza izaten du, eta orain ere bai. Ez da erraza Maria Chiviteren alderdiaren jokaldia ulertzea. Eskuinaren arrimura aritzeak inoizko ordezkaritza instituzional txikiena ekarri dio eta orain ere manifestazioa sostengatzeak barne ika-mikak ekarri dizkio; corralitoaren eta Nafarroa espainiarraren indarra handiegia da oraindik, ez da beste azalpenik.

Nafar herritarrek aldaketa ondo baloratzen dutela diote inkestek legealdiaren erdian. Aldaketaren Nafarroak askoz gehiago behar du, zalantzarik gabe, baina, desadostasunak desadostasun, alternatiba zein den ikusteak, hauteskundeei begira gutxieneko erronka non den argi erakutsi zuen ekainaren 3ak.

 

Bideo hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa litzentzia baliatuta

Ikurrina kanaletik interesatuko zaizu...
"Araua beteta eta Udalaren gehiengoaren babesarekin jarri zuten ikurrina; ni ere horren alde"

Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioan izan da Gobernuko bozeramale Maria Solana. "Ikurrina gehiengoak nahi izan duelako jarri dute udaletxeko balkoian; ni ere aniztasun horren aldekoa naiz", esan du.


2017-06-11 | Xabier Letona
Nafar-espainiartasunaren alde, ikurrinaren aurka

Nafarroako eskuinak bazuen kalera ateratzeko gogoa aldaketaren Gobernuaren aurka, larunbatean oso argi ikusten zen hori Iruñean. Nafarroako banderaren defentsa izan da aitzakia, baina herenegun zuzeneko aipamenik izan ez bazuen ere, funtsean ikurrinaren aurkakoa zen.


2017-06-02 | Xabier Letona
PSNk ikurrinaren aurkako manifestaziora deitzeak haserrea eragin du alderdiaren bueltan

Nafarroako banderaren defentsan larunbat honetan Iruñean egingo den manifestazioak aldekotasunak eta aurkakotasunak biltzen jarraitzen du. Deitzaileek protesta egingo dute Nafarroako Legebiltzarrak onartu duelako egungo Sinboloen Legea bertan behera uztea.


PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


2017-03-30 | Xabier Letona
Pixka bat libreago Nafarroan

Nafarroako Legebiltzarrak 2003ko Ikurren Legea bertan behera utzi du Gobernua sostengatzen duten lau alderdien sostenguarekin eta ez da sentitu lurrikararen erreplikarik.


2017-03-30 | ARGIA
Ikurri˝aren kontrako Nafarroako legea bertan behera, Legebiltzarrean "banderen gerra" baten ostean

UPNk eta PPNk "Banderen gerra" egin dute Nafarroako Legebiltzarrean, Ikurren Legea bertan behera utzi behar zuen saioan.


Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute

"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.


2017-02-19 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri dute.


2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri dute.


"Dibertigarria ere izan zen poliziaren zaintzari iskin egiten ibiltzea"

Zigorra du jatorri, gerrak zigorturik heldu baitzen Feliu Dord familia Iruñera. Zigorra izan du lagun urte askoan, kartzela eta desterrua ezagutu baititu Juan Marik, abertzaletasuna lagun eginik. Zigor horiekin batera, sari izan du mendia, Frantziako Alpeetan eta Kataluniako Pirinioetan gurasoak jaiorik...


Eguneraketa berriak daude