Nafarroako 2015eko Polizien Legea hustu du Espainiako Konstituzio Auzitegiak

  • Konstituzionalak foru legearen zati garrantzitsu ugari bertan behera utzi ditu, Estatuko eskumenekoak direla argudiatuta.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 26a
2016ko Foruzaingoaren eguneko ekitaldia.

Nafarroa udazkenean Polizien Lege berri bat izatetik gertu egon zen, baina Parlamentuak atzera bota zuen Ahal Dugu eta Ezkerra ez zeudelako ados Mari Jose Beamounten sailak egindako proposamenarekin; ELA, UGT eta CCOO ere kontra azaldu ziren, ez ordea  APF eta SPF polizia-sindikatuak, bozketa estu baten ondoren. Hala, lege berririk gabe, aurrekoa zegoen indarrean, 2015ekoa. Orain ordea, lege hori erabat ahulduta utzi du Konstituzionalak eta Nafarroako autogobernuari beste kolpe bat eman dio Madrilek.

2015eko Polizien Legea PSN, Aralar-Nabai, Bildu eta I-Eren botoei esker atera zen aurrera, eta UPN eta PPNk aurka bozkatu zuten. Auzitegiak hainbat zati indargabetu ditu, tartean polizia foralek informazioa zentralizatzeari buruzkoa, zigor-espedienteak foru legearen arabera soilik jartzearena eta Foruzaingora sarbidea izateko poliziagaiei baldintza zehatz batzuk ezartzen dizkiena. Konstituzionalaren ustez, zati horiek Estatuak segurtasunaren inguruan dituen eskumenak urratzen dituzte, hala nola funtzionario publikoen eskubideak ere.

Candido Conde Pumpido Konstituzionaleko epaimahaiko kideak boto partikularra eman du, esanez Nafarroak baduela eskumen historikoa Foruzaingoaren jarduera modu horretan antolatzeko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Foruzaingoa  |  Nafarroa

Foruzaingoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-15 | Joseba Alvarez
Inboluzioaren mozala

Azken hilabeteotako gertakariek argi eta garbi erakutsi dute Eskubide Zibil eta Politikoei aurre egiteko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan eta sozialean murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat. 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik, etenik ez dute izan oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten eskubide hauen aurkako erabakiek zein polizia ezberdinen gehiegikeriek. Protesta sozial... [+]


Nafarroako Polizien Legeak ez du aurrera egiterik izan

Ez du aurrera egin Nafarroako Gobernuak prestatua zuen Polizien Legeak. Ez du babes nahikorik izan eta atzera bota dute Parlamentuko osoko bilkuran.


2017-06-13 | Xalba Ramirez
Nafarroako Foruzaingoak jada ez ditu gomazko pilotak erabiliko

Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.


2017-05-15 | Axier Lopez
INFOGRAFIA
Nafarroan 3.000 aldiz aplikatu dute Mozal Legea Foruzaingoak eta udaltzainek

Libre-Eleak mugimenduari esker eskuratu ditugu Nafarroako Gobernuaren menpeko Poliziak Mozal Legeari emandako erabileraren datuak. Hala, 2015eko uztailetik eta 2016ko abendura bitartean, Mozal Legea erabiliz, 11.000 isun jarri dituzte Hego Euskal Herriko bi Polizia autonomikoek. Bi legebiltzarretako gehiengoek legea behin baino gehiagotan arbuiatu izana ez da nahikoa izan milaka isunei amaiera emateko.


Dimisioa aurkeztu dute Foruzaingoko 30 buruk

Komisarioak, ikuskatzaileak eta arduradunak dira postuari uko egin dietenak, Polizia Legearekin kritiko. Barne Sailak bestelako soldatak eta lanaldiak proposatu ditu.


Iru˝eko Alde Zaharrean okupatutako eraikina hustu du Foruzaingoak

Kaleratzea “normaltasun osoz” egin dela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez. Husteko garaian identifikatutakoak epaitegira deitu ditu Nafarroako Auzitegiak.


2016-04-28 | ARGIA
Hiru ikasle atxilotu dituzte NUPen, errektoretzaren erreformen aurkako protestetan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ezarri nahi dituen erreformen aurkako mobilizazioetan atxilotu ditu bi gazteak Foruzaingoak.


Gomazko piloten ordez bestelako jaurtigaiak erabiliko ditu Foruzaingoak

 Uda igarota hasiko dira foruzainak bestelako jaurtigailuak erabiltzen, apar biskoelastiko moldagarriz egindako kartutxoak, hain zuzen. Orotara, 35.000 euro inbertitu ditu exekutiboak, egun erabiltzen dituzten gomazko pilotak ordezkatzeko asmoz.


Foruzaingoaren lana laudatu du Barkosek eta aurrekontua handituko diola agindu du

"Polizia maitea, hurbilekoa eta errespetatua" da Foruzaingoa, Barkosen aburuz. Bertako 1.076 funtzionarioen lana txalotu du. Ekitaldi batean hamabi domina eta 44 zorion agiri banatu dizkie.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude