Poliziak gutxienez 277 kontrol egin ditu Lizarraldean azken lau hilabeteetan

  • Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren 277 kontrol zenbatu ditu Lizarrako Pikutara mugimenduak azken lau hilabeteetan. Urtarriletik martxora bitartean 211 kontatu zituzten.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 6an - 10:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lizarrako (Nafarroa) indar errepresiboen aurkako Pikutara mugimenduak, Poliziaren 277 kontrol zenbatu ditu 2019. urteko uztailetik urrira bitartean, Lizarraldeko eskualdean. Haietatik 155 egin ditu Guardia Zibilak, eta 122, Foruzaingoak.

Bestalde, Pikutarak azaldu du "zenbatu gabeko kontrol asko egiten direla, eta zaila dela egiten dituzten guztien berri izatea". Esaterako, "kaleko patruilak" aipatu dituzte.

Urtarriletik martxora bitartean ere, Poliziaren kontrolak kontatu eta jaso zituen Pikutarak eskualdean. Orduko hartan, 211 izan ziren kasuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2025eko irailaren 29
Legatua

2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude