Foruzainen jubilazio-adina 60 urtera jaitsi du Espainiako Gobernuak

  • Nafarroako Foruzaingoko polizia-agenteen erretiro-adinaren aurrerapena Espainiako Estatuaren 2022ko aurrekontuen gaineko negoziazioen testuinguruan zehaztu da. Estatuko polizia-indar guztien jubilazio-baldintzak "berdintzea" adostu du PSOE-Unidas Podemosen gobernuak, pentsio orokorren murrizketak prestatzen ari den bitartean.

Argazkia: Nafarroa.eus
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 26an - 08:30
Azken eguneraketa: 09:33

Foruzainen erretiroa 60 urtera aurreratzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk. Nafarroako polizia-indarrentzako erretiro-adinaren jaitsiera hori, besteak beste, EH Bilduk Espainiako Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa baten ondorioz etorri da.

EH Bilduk astelehenean bertan iragarri zuen Pedro Sanchezen gobernuak aurkeztutako aurrekontu-proiektua babesteko asmoa, iaz egin zuen bezala. Espainiako Estatuaren Aurrekontu Orokorrek, besteak beste, polizien baldintzen hobekuntza dakarte aurten ere. Santos Cerdan PSNko diputatuak akordioa txalotu du: "Unidas Podemosekin eta EH Bildurekin lortutako akordioari, elkar entzuteari eta elkarrizketari esker, Foruzaingoa 60 urterekin erretiratu ahal izango da".

Itun hori Espainiako Estatuko aurrekontuei egindako transakzio-zuzenketetan oinarrituko da, mossoen eta foruzainen erretiro-adina 59 edo 60 urtera jaisteko, hurrenez hurren. Horrela, Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari aplikatzen zaien erregimenarekin parekatuko da foruzainena.

"Nafarroako Foru Poliziako langileen egoera eta baldintzak beste kolektibo batzuen erretiro adinaren koefiziente murriztaileekin parekatzeko zuzenketa txertatzea lortu dugu aurrekontuetan, aspaldiko eskaera bati erantzunez eta egoera baztertzailea gaindituz", esan du EH Bilduk.

Pribilegio poliziala

Polizientzako baldintza bereziok, ordea, ez datoz bat pentsioen erreforma berriak langileriaren gehiengo zabalarengan eragingo duenarekin. Zehazki, pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko urte kopurua 25 urte kotizatutik 35 urtera igotzea aurreikusten dute horren sustatzaileek.

Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantzako ministroak aurreratu zuenez, joan den mendeko 50eko eta 70eko hamarkaden artean jaiotako beharginen pentsioak murriztu egingo dira. Bestela, Escrivaren esanetan, "pixka bat gehiago" egin beharko dute lan. Bidenabar, aurrejubilazioak "zigortu" egingo dituztela ere ziurtatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foruzaingoa
Trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua atzera bota du Espainiako Auzitegi Gorenak

Guardia zibilen Jucil elkarteak jarri zuen helegitea. Gorenak ebatzi du posible dela trafiko eskumena Nafarroako Gobernuaren esku lagatzea, baina Foru Hobekuntzan jasota ez dagoen eskumena izanik, horretarako beste bide bat bilatu beharko litzatekeela: esaterako, Foru Hobekuntza... [+]


2022-12-22 | Gedar
Taser pistolak ere erabiliko dituzte aurrerantzean Iruñeko udaltzainek

"Bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean" erabiliko dituzte arma berriak. Bideokamera pertsonal bat ere izango dute taser pistolak daramatzaten polizia-agenteek.


2022-01-14 | ARGIA
15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumeari

2021eko martxoaren 8an Nafarroako Parlementuaren inguruetan egindako ekintza baten harira, istiluak jaso ziren feministen eta Poliziaren artean. Gertakariaren ondorioz, bi emakume zauritu egin ziren, eta horietako bat atxilo eraman zuten. Atxilotutakoari 15 hilebeteko... [+]


2020-11-12 | ARGIA
Chivite eta Ruizen muxua erakusten zuen marrazkia apurtu dute foruzainek

Kartela Nafarroako Legebiltzarraren aurreko posta-kutxa baten jarri zuen LKN kale artistak, eta PSN eta EH Bildu negoziatzen ari diren aurrekontuei erreferentzia egiten zien, Chivite lehendakaria eta EH Bilduko Bakartxo Ruizen muxuarekin.


Iruñeko talde bortxaketa bat argitzeko frogak ezkutatzeagatik Espainiako Poliziako agente bat ikertzen ari dira

2016an jazotako talde bortxaketaren harira, bi ikerketa lerro abiatu dira. Bata sexu erasoaren gainean, eta bestea erasoa estaltzeko Espainiako Poliziako agente batek ustez izandako esku hartzearen inguruan. Bortxaketarekin zerikusia dutenen artean, foruzain bat ere bada.


Eguneraketa berriak daude