Taser pistolak ere erabiliko dituzte aurrerantzean Iruñeko udaltzainek

  • "Bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean" erabiliko dituzte arma berriak. Bideokamera pertsonal bat ere izango dute taser pistolak daramatzaten polizia-agenteek.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 22an - 08:13
Argazkia: navarra.com

Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasuneko alorrak azaldu duenez, gaurtik aurrera, arma bat gehiago izango du Iruñeko Udaltzaingoak: T7 ereduko taser pistolak. Deskarga elektrikoen bidez, pertsonak ezgaitzeko eta gelditzeko balio dute pistola horiek. Kontrol Gailu Elektriko (DEC gaztelerazko sigletan) modura daude sailkatuta, eta "udaltzainen eguneroko lanaren osagarri" izango dira aurrerantzean Iruñean. Berez, "bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean" erabiliko dituzte pistola elektrikoak udaltzainek, eta Hiri Segurtasuneko buruek esan dute "erabat seguruak" direla, argudiatuta "gradualki handitu edo txikitu" daitekeela "tresna horren intentsitatea; pertsonen ezaugarri fisikoen arabera".

Gailu adimendunak dira T7 pistolak, eta, dirudienez, kamera pertsonal bat izango dute konektatuta, une oro: polizia-agente batek taser pistola ateratzean jarriko da martxan kamera. Formakuntza-ikastaro bat egingo omen dute arma horiek erabiliko dituzten udaltzainek, eta horren ostean, urtebeteko baimena izango dute erabilerarako. Udaltzaingoaren araudiaren arabera, patruilatzen aritu beharko dira pistola elektrikoak daramatzaten udaltzainak, eta sakabanatuta ibiliko dira.

Azkoiengo (Nafarroa) udaltzainek erabili izan dituzte taser pistolak aurretik, gutxienez, lau aldiz. Antza, Foruzaingoak eta Tafallako nahiz Eguesibarko udaltzainek ere badute arma hori eskuratzeko asmoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foruzaingoa
Trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua atzera bota du Espainiako Auzitegi Gorenak

Guardia zibilen Jucil elkarteak jarri zuen helegitea. Gorenak ebatzi du posible dela trafiko eskumena Nafarroako Gobernuaren esku lagatzea, baina Foru Hobekuntzan jasota ez dagoen eskumena izanik, horretarako beste bide bat bilatu beharko litzatekeela: esaterako, Foru Hobekuntza... [+]


2022-01-14 | ARGIA
15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumeari

2021eko martxoaren 8an Nafarroako Parlementuaren inguruetan egindako ekintza baten harira, istiluak jaso ziren feministen eta Poliziaren artean. Gertakariaren ondorioz, bi emakume zauritu egin ziren, eta horietako bat atxilo eraman zuten. Atxilotutakoari 15 hilebeteko... [+]


2021-11-26 | Gedar
Foruzainen jubilazio-adina 60 urtera jaitsi du Espainiako Gobernuak

Nafarroako Foruzaingoko polizia-agenteen erretiro-adinaren aurrerapena Espainiako Estatuaren 2022ko aurrekontuen gaineko negoziazioen testuinguruan zehaztu da. Estatuko polizia-indar guztien jubilazio-baldintzak "berdintzea" adostu du PSOE-Unidas Podemosen gobernuak,... [+]


2020-11-12 | ARGIA
Chivite eta Ruizen muxua erakusten zuen marrazkia apurtu dute foruzainek

Kartela Nafarroako Legebiltzarraren aurreko posta-kutxa baten jarri zuen LKN kale artistak, eta PSN eta EH Bildu negoziatzen ari diren aurrekontuei erreferentzia egiten zien, Chivite lehendakaria eta EH Bilduko Bakartxo Ruizen muxuarekin.


Iruñeko talde bortxaketa bat argitzeko frogak ezkutatzeagatik Espainiako Poliziako agente bat ikertzen ari dira

2016an jazotako talde bortxaketaren harira, bi ikerketa lerro abiatu dira. Bata sexu erasoaren gainean, eta bestea erasoa estaltzeko Espainiako Poliziako agente batek ustez izandako esku hartzearen inguruan. Bortxaketarekin zerikusia dutenen artean, foruzain bat ere bada.


Eguneraketa berriak daude