Chivite eta Ruizen muxua erakusten zuen marrazkia apurtu dute foruzainek

  • Kartela Nafarroako Legebiltzarraren aurreko posta-kutxa baten jarri zuen LKN kale artistak, eta PSN eta EH Bildu negoziatzen ari diren aurrekontuei erreferentzia egiten zien, Chivite lehendakaria eta EH Bilduko Bakartxo Ruizen muxuarekin.

Argazkia: EITB

2020ko azaroaren 12an - 13:11

Asteazken goizean apurtu zuten artistaren lana bi foruzainek, itxuraz legebiltzarra zaintzen duten horietakoak. LKN artista ezaguna da Iruñean kalean egiten dituen marrazkiengatik, sarri askotan Osasuna futbol taldeari buruzkoak, baina baita beste gai askorekin ere. Oraingoan azaldu duenez, lan honekin politika mundura jauzi egin nahi izan du.

Nafarroako Gobernuko eledunek adierazi dute lana adierazpen askatasunaren eremuan dagoela eta gobernuak ez duela eman kartela kentzeko agindurik. Foruzaingoaren buru Juan Carlos Zapicok atzo deitu zion artistari eta foruzainek egindakoagatik desenkusatu zen.

Artistak Diario de Noticias-i jakinarazitakoaren arabera, politikan sartu-atera bat egin nahi izan du “eta gustatu zait izandako oihartzuna. Ez nuen akordioa kritikatu nahi, islatu besterik ez nuen nahi”.

Navarra.com agerkari digitalaren argazkia.

   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos
"'No me llame Ternera' filma ikusi egin behar da kritikatu aurretik, eta ez alderantziz"

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]


Eguneraketa berriak daude