Porlanarekin itxiko dute Iruñeko Maravillas gaztetxeko atea

  • Asteazken eguerdian Maravillas gaztetxetik materiala ateratzen jarraitzen dute beharginek eta Diario de Noticiasek argitaratu duenez, eraikineko atea porlanarekin itxiko dute.


2019ko urtarrilaren 9an - 13:24
Maravillas gaztetxearen aldeko mobilizazioa astearte gauean (argazkia: Ahotsa.info).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Albiste horrek kontraesanean jartzen du Nafarroako Gobernuaren bertsioa, izan ere, Foruzaingoa eraikina “ikuskatzera” bidali duela baieztatu baitu exekutiboak, asmoa gaztetxea hustea zela ukatuz.

Foruzaingoak Nabarreria plazan jarraitzen du asteazken eguerdian, baita Espainiako Poliziak ere, baina orain oinezkoek bertatik pasatzeko aukera eman dute, asteartean ez bezala.

Izan ere, Foruzaingoa Maravillasera sartu zen egunean gaztetxearen inguruan bizi diren bizilagunei identifikazioa eskatu zieten etxera sartu nahi zutenero, eta horrez gain, bertako negozio guztiek ezin izan zituzten ateak ireki.


Maravillas gaztetxea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...