Maravillas gaztetxean sartu da Foruzaingoa

  • Goizeko 5:00ak aldera sartu dira barrura; ez zegoen inor bertan. Espainiako Poliziak Nabarreria plaza inguru osoa itxi du, inor bertaratu ez dadin. Foruzainen hitzetan, gaztetxearen egoera ikuskatzea dute helburu. Gaztetxekoek uste dute aitzakia hutsa dela eraikina husteko. Mobilizazioak utziko dituzte arratsaldeko batzarrera arte. Goizekoaren laburpen bideoa, amaieran.


2019ko urtarrilaren 08an - 09:02

Goizeko 6:30ak aldera eman dute Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxeko kideek egoeraren berri, sare sozialen bitartez. Pasa den astean Foruzaingoak baimena eskatu zuen eraikina –Rozalejos jauregia– ikuskatzeko, eta astearte goizean goiz sartu dira barrura, Nafarroako Auzitegiaren baimenarekin. Gobernuko Ondarearen Zerbitzuko teknikariak sartu dira, Euskalerria Irratiak jaso duenez. Foruzainek baieztatu dute horretan ari direla. Gaztetxeko kideek ohartarazi dute eraikinaren egoera aztertzeko argudioa aitzakia hutsa dela eraikina husteko. "Hamarnaka" zauritu direla esan dute, baina arratsaldeko herri batzarrean emango dituzte xehetasunak.

 

Protestak kalean

Berria sare sozialetan zabaldu orduko, dozenaka lagun bertaratu dira gaztetxearen inguruan dagoen polizia hesira. Gero eta herritar gehiago elkartzen joan dira, eta lapiko eta guzti, manifestazio zaratatsua abiatu dute ehunka lagunek. Labrit kalea moztu dute gazteek, baina indarrez altxatu ditu Espainiako Poliziak. Parlamentura bidean doaz, Parlamentuko Mahaia 10:00etan biltzekoa baita.

Arratsalderako herri batzarra deitu dute: 18:00etan Mercaderes lanean.

 

 

Kazelorada egiten ari dira:

Parlamentura heldu dira. 10:00etan biltzekoa da Parlamentuko Mahaia. Parlamentua inguratu dute gazteek, eta esku hartu du Espainiako Poliziak.

 

Bertaratu direnek jakitera eman dutenez, gaztetxekoen zenbait material ostu dituzte foruzainek, eta furgoneta honetan eraman dituzte.

Erabakia hartu dute: mobilizazioak utziko dituzte arratsaldeko batzarrera arte. 18:00etan izango da, Mercaderesen.

Ahotsa.info-k goizeko gertakarien laburpena egin du bideo honetan:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude