681 euroko plusa jasotzen dute Nafarroako polizia eta guardia zibilek

  • Espainiako Gobernuak "ez du etorkizunean pizgarri hori kentzeko aukerarik planteatzen".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 25ean - 10:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Barne Ministerioak 681,98 euroko plusari eutsi dio ETAren amaieratik, EAEn eta Nafarroan lan egiten duten 3.508 Guardia Zibilentzat eta Espainiako Poliziaren 1.839 agenterentzat. Kidego orokorretako 205 funtzionariok 167,85 euroko pizgarria kobratzen dute, eta lan-kontratuko hamabi enplegatu publikok, 101,58 euro.

Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari idatziz emandako erantzunean jaso ditu datuak Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak. Idatzian jakinarazi duenez, gobernuak "ez du etorkizunean pizgarri hori kentzeko aukerarik planteatzen". Osagarria "erregulartasunez eta aldaketarik gabe" ordaindu da 2011tik.

Pizgarri ekonomikoaz gain, Euskal Herrian lan egiten dute guardia zibilek hamaika opor-egun balioduneko kreditu gehigarria dute, eta bai eta hiru baimen-egun gehigarri ere norberaren gauzetarako, zerbitzu efektiboko aldi oso bakoitzeko.


Polizia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.