Nafarroako Gobernuaren jarrera gaitzetsi du Maravillas gaztetxeak

  • Herri batzarra eta kalejira egin dute Iruñeko Alde Zaharrean barrena astearte iluntzean. Foruzaingoak Nabarrerian jarraitzen du, auzokideei kalteak eraginez. Istiluak izan dira.


2019ko urtarrilaren 09an - 09:50
Argazkia: Ekinklik.org

Mercaderesen bildu dira gazteak asteartean, arratsaldeko 18:00etan, denek goizean goizeko gertakarien berri izan eta ondorengo orduetako erabakiak hartzeko. Egun osoan zehar “neurrigabeko” presentzia poliziala pairatu dutela esan eta Gobernuari erantzunkizuna eskatu diote. Asteazken honetan, Alde Zaharreko bizilagunen ordezkaritza bat Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegaziora eta Nafarroako Lehendakaritza, Justizia eta Barne Sailera joango da hurrenez hurren, egoera salatzera.

“Bota nahi gaituzte”

“Ez dute ikuskatu nahi; bertatik bota nahi gaituzte”, adierazi dute Maravillas gaztetxeko kideek arratsaldeko asanbladan. Foruzainak eraikina husten ari direla salatu dute. Zehazki, hozkailuak, koltxoiak, eta gas bonbonak atera dituztela. Berez, eraikinaren egoera ikuskatzeko baimena eman zien Nafarroako Auzitegiak, baina ateratako materiala ikusita, harago jo dutela diote gaztetxeko kideek.

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak astearte goizean hitza hartu zuen: “Teknikariak bertara sartu direnean eraikinean ez zegoen inor, beraz, ez da desalojo bat izan”. Horrez gain, Foruzaingoaren lana onetsi du “istiluak saihesteko” daudela esanez. Dena den, Maravillas gaztetxearen etorkizunaz galdetu diotenean ez du xehetasunik eman: “Teknikarien eta Foruzaingoaren txostenak xeheago aztertu eta ikuskatzea egin ondoren emango ditugu eman beharreko pausoak”. Euskalerria Irratiak berriki jakinarazi duenez, teknikarien txostenaren arabera, gaztetxearen instalazio elektrikoa ez dago "behar bezala".

Olloren adierazpenak gaitzetsi ditu Alde Zaharra ekimenak: “Ukaezina dena ukatu nahian dabiltza”.

Arratsaldeko 17:00ak aldera, abokatuaren laguntzaz gaztetxeko bi kidek gaztetxera sartzeko eskatu diote Poliziari. Ezezkoa eman die ordea, “baimenik ez” dutela iritzita. Abokatuak, beraz, argi esan du: “Kaleratze bat burutzen ari dira”.

 

Nabarreria, itxita

Astearte goizetik, Nabarreria inguru osoa itxita du  Foruzaingoak. Jakin ahal izan denez, inguruko bizilagunei identifikazioa eskatu diete etxera sartu nahi zutenero, eta horrez gain, bertako negozio guztiek ezin izan dituzte ateak ireki. Indar polizialak noiz arte egongo diren ez da zehaztu, baina herri batzarrean esan denez, ostegunera arte iraun dezake.

Herri batzarraren ondorengo istiluak

Kalejira zaratatsuari ekin diote batzarraren ondoren, “Maravillas aurrera” lelopean. Gaztetxe ingurura gerturatu direnean, baina, Foruzaingoarekin topo egin dute. Istiluak izan dira, batik bat Karmen kalean. Gomazko pilotak tirokatu dituzte foruzainek. Zaurituak izan dira, baina ez da haien kopuruari eta egoerari buruzko xehetasun gehiagorik.

 

Ahotsa.info-k zabaldutako bideoa, atzo arratsaldeko gertakarien laburpena:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude