Manifestazio jendetsua Donostian metroari ezetz esateko

  • 3.000 pertsona inguru elkartu dira Donostiako metroaren egitasmoari aurka egiteko. Larunbatean izan zen protesta “Stop metroari, inposaketarik ez” lelopean. Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatutako ekintza izan zen, proiektu “xahutzailea, inposatua, eta behar gabekoa” dela salatzeko.


2017ko azaroaren 20an - 10:03
Irudia: Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Antiguatik Alderdi Ederrera egin zuten martxa, eta erdiguneko kaleetan bildu zen jende gehien. Horrez gain, txalupa batean Kontxako Badian ere protesta ekintzak egin dituzte. Proiektua geldiarazteko asmo argia dutela nabarmendu dute plataformako kideek, eta sare publikoa hobetzeko alternatibak badirela: “Egun gehien erabiltzen den garraio publikoa autobusa da. Funtzionamendu eta sare ona duen arren, hobetu daiteke. Hor jarri behar du Eusko Jaurlaritzak interesa, ez metroa eraikitzean”. Gainera, garraio publikoaren hobekuntza bermatzeko, gizarte eztabaida eta herritarren partaidetza prozesu bat eraikitzea “funtsezkoa” dela diote.

Gogor kritikatu du Satorralaia mugimenduak Eusko Jaurlaritzaren estrategia aldaketa: “Metroaren pasantea” izena izatetik, “Topoaren pasantea” izatera pasa da. Bai Donostiako baita inguru nahiz probintzia mailan metroaren egitasmoak sortu dituen kritika eta desadostasunak leuntzeko asmoz, izena aldatu diotela salatu du plataformak: “Ez ditzatela herritarrak engainatu: eraiki nahi dutena metroa da, ez topoa”.

Datozen egunetan Antiguan metroaren eraikuntza lanen hastapena eragozteko egingo den mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera dei egin dute. “Berehala gelditu behar dugu indarrez inposatua izan den proiektu hau”. Bestalde, azaroaren 23an, arratsaldeko 17:00etan, Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan asanblada egingo dutela jakinarazi dute, eta bertara gerturatzeko eskatu diete proiektuaren aurka dauden guztiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!