Jagoba Codo gaixo larria Martutenetik Castellora urrutiratu dute

  • Gizagabekerian beti iritsi daitezke urrats bat urrunago Madrilgo agintariak. Gaixotasun larriz jotako euskal presoei espetxealdia ez arintzeaz gain, orain etxetik hurbil zegoen bakarra urrundu egin dute: Jagoba Codó preso donostiarra Martutenetik aterata eraman dute ia 500 kilometrora dagoen Castelloko presondegira.


2015eko ekainaren 09an - 09:35
Jagoba Codóren egoera salatzeko elkarretaratzea Donostiako Easo plazan ekainaren 8an. (Argazkia: Sare)

Bere auzoa den Amarako Easo plazan dozenaka lagunek salatu dute Jagoba Codóri egindako bidegabekeria, Donostiako Sarek deituta. 14 urte preso daraman Codó berrikitan sartua zuen Sarek gaixotasun larriak dauzkatenen zerrendan. Lau urte zeramatzan Martutenen beste osasun afera batentzako ekarririk, eta bertan diagnostikatu zioten espondilitis ankilopoietikoa, ondorio larriak eragiten dituen artritis mota sendaezina. Espetxeetako agintariek erabakiak noiz eta nola hartu dituzten ikusirik, badirudi zain egon direla noiz zabalduko presoaren gaixotasunaren albistea Codóren kontrako errepresalia hartzeko.

Donostian ekainaren 20rako egin dute Easo plazan bilduek kasu hau aztertzeko eta salatzeko bilkura ireki baterako deia. Eta Gasteizen bezala Errenterian eta beste zenbait herritan Sare prestatzen ari da gaixotasun larriekin preso dauzkatenak etxeratzea eskatzeko mobilizazioak ekainaren 27rako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude