“Itxaropena” lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

  • Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"

Argazkia: Sare Herritarra

2020ko urtarrilaren 9an - 16:32
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Larunbatean Bilbon eta Baionan, urtarrilero ohi bezala, manifestazioak deitu ditu ditu Sare euskal presoen aldeko plataformak, Orain Presoak dinamikaren barruan. "Euskal eremuan espetxe politika aldatzeko borondatea" agertu duten bi indar politikok osatutako Espainiako Gobernuak etorkizuna "positibismoz" ikusteko aukera ematen duela adierazi dute Sareko bozeramaileek.

Bilbon, manifestazioaz gain aurreko orduetan dinamika eta ekintza gehiago antolatuko dituzte. 11:15ean, eskubide eta askatasunei buruzko mahai-ingurua egingo dute Alde Zaharreko La Bolsa udaltegian, "John jauregian". 15:30ean, Silken hotelean, ekitaldi xume bat egingo dute, “emakumea, espetxea, gatazkak, bizikidetza eta bakea” izenekoa.

 

 

 

Mahainguruaren deialdiko kartela

 

 

 

Baionan ere mobilizazioa

Bilbon ez ezik, Baionan ere kalera irteteko aukera izango dute herritarrek. 15:00etan aterako da manifestazioa, Laugatik. Frantziako Estatuan dagoen egoera gogora ekarrita, Bake Bideak ohartarazi du Frantziako Gobernuarekin irekitako elkarrizketa prozesua blokeatua duela Ministerio Publikoak, elkarrizketa horren bideratzea ere aldarrikatuko dute Baionako karriketan.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.