Lopez de Abetxukok hitzaldia emango du, EHUk berau debekatzeko Coviteren eskaria baztertuta

  • EHUren Gasteizko campusean egingo da hitzaldia, asteartean. Esteban Garibai elkarteak hitzaldiaren kontrako elkarretaratzea deitu du, hitzaldia hasi baino ordu laurden lehenago. Hizlariaren aurkako jazarpenarekin aurkako “sufrimendu jakin bat” estali nahi dela salatu du Sortuk.


2019ko abenduaren 10ean - 12:08
(Argazkia: Hala Bedi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal preso ohiak hitzaldia emango du astearte eguerdian, 12:30etan, Gasteizko EHUren campuseko ikasgela batean. “Larriki gaixo dauden presoak etxera” du izenburu Abetxukok Txema Matanzas abokatuarekin batera emango duen hitzaldiak, eta Sarek antolatu du; ikasle talde batek hala eskatuta, azaldu dutenez.

Covite indarkeriaren biktimen elkarteak hitzaldia bertan behera utz zezan eskatu zion EHUri larunbatean, beren ustez “oso larria” delako Abetxukok hitzaldia ematea. Debeku eskaera egiteko argudiatu zuten Abetxuko polizia bat hiltzeagatik egon zela preso, eta ezin zuela “erreferente” gisa agertu ikasleen aurrean.

EHUk ez du Coviteren eskaera onartu. Auziari buruzko ohar batean “ideia eta sentsibilitate politiko guztien adierazpen askatasunarekin duen konpromisoa” argudiatu du. Erabakiaren aurrean, Covitek kritika egin dio EHUko errektore Nekane Balluerkari, unibertsitatean “hiltzaile bati” toki egiteagatik.

Iskanbila tarteko, Sarek agerraldia egin zuen astelehenean. Biktimekiko erabateko errespetua agertu eta horiek “modu alderdikoian” erabili ez daitezela eskatu zuen. Adierazpen askatasuna mugatzeko eskubiderik inork ez duela adierazi zuen, eta hitzaldian hizpide izango den gaiak sortutako arrabotsa ulertzen ez duela adierazi, aurretik ere larriki gaixo dauden presoen gaia jorratu izan delako hainbat instituzioetan. Ildo horretan, Sortuk adierazi du “sufrimendu jakin bat” estali nahi dela.

Hitzaldiaren aurkako elkarretaratzea

EHUk hitzaldiarekin aurrera egiteko erabakia hartuta, aurka daudenak elkarretaratzea deitu dute. Esteban Garibai elkarteak egin du Gasteizko campusean biltzeko deialdia, hitzaldia baino ordu lauden lehenago, 12:15etan. Berriako Igor Susaeta kazetariak jakinarazi duenez, Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria ere hitzaldiaren aurka agertu da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Euskal gatazka kanalean gehiago
2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.