Isuna jarri diote Egoi Irisarriri bera torturatu zuen polizia kalean salatzearren

  • Segurtasun indarren aurkako “kalumnien eta irainen” delituagatik 2.320 euroko isuna ordaintzera kondenatu dute. Martxoaren 25ean atxilotu zuen Espainiako poliziak Iruñean.


2015eko azaroaren 19an - 11:01
Polizia Iruñean identifikatu eta “torturatzaile” deitzearren kondenatu dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eleak mugimenduak jakinarazi duenez, 2010ean atxilotu ostean bera torturatu zuen polizia Iruñean identifikatu eta “torturatzaile” deitzearren kondenatu dute. Defentsak sententziari helegitea jartzeko aukera du.

Egoi Irisarri beste 27 gazterekin epaitu zuten Segiko kide izatearren. Irisarrik eta zenbait akusatuk torturak salatu zituzten epaiketan. Gazte iruindarraren aurkako kasua artxibatu egin zuten fiskalak akusazioa kendu ostean. Fiskaltzak ezeztatu egin zuen Irisarri torturatua izan zenik, baina tortura salaketak eta medikuaren txostenek sortu zezaketen zalantzengatik ez zuen akusazioarekin jarraitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude