Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

  • Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


2025eko ekainaren 17an - 13:09
Azken eguneraketa: 14:16
Donostiako Guardetxea. Guardetxea Urgull
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostiako Udalak salaketa jarri zuen Guardetxearen aurka eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) jakitera eman duenez epaiketa urriaren 7an izango da. Modu berean, AZGAK salatu du Udal Gobernuari biltzeko hainbat eskaera bidali dizkiola, baina erantzunik ez dutela jaso.

Alde Zaharrean bizi den "egoera larria" haratago doala azpimarratu du AZGAk, eta gogoratu du auzoko hamabost kultur eta kirol elkartek agerrladia egin zutela Donostiako Udalari eskatzeko hainbat ekipamendu auzotarren beharretara egokitzea.

Horren aurrean, "auzotarren antolakuntzaren eta autogestioaren bitartez herri mugimenduaren mesedetara jardungo duten herri-egitura eta proiektuak martxan jartzen" jarraituko dutela adierazi dute. Guardetxean antolatuko dituzten ekimenetan parte hartzera eta proposamenak eramatera deitu dituzte donostiar guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!