Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

  • 2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, tartean dira Indar Gorriko lau kide eta gasteiztar bat. Epaileak adierazi duenez, ez da nahikoa frogarik akusazioa egiaztatzeko.


2024ko azaroaren 13an - 14:59
Azken eguneraketa: 2024-11-14 18:01
Errepresioaren aurkako Indar Gorriren manifestazioa Iruñan Indar Gorri
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, absolbitu egin ditu 2022an Iruñeko Sadarren Espainia-AEB partida ikustera joan ziren zaleak hertsatzea egotzi dieten Indar Gorriko lau kide eta Gasteizko beste lagun bat. Epaileak “erabateko froga falta” dagoela ebatzi du; akusazioa egin duten pertsonen artean inor ez zelako Sadarrera partida ikustera joan, eta horietatik inork ez zuelako Espainiako selekzioaren kamiseta edo banderarik eraman.

Hala, Sadar futbol zelaiaren inguruan “desordena batzuk” izan zirela egiaztatu du epaileak. “Zenbait kasutan, kirol-ekitaldiaren segurtasunaz arduratu ziren polizien aurkako jokabide bortitzak izan ziren, ahoz eta fisikoki egindakoak, baina ez da horien aurkako akusaziorik jaso”, ohartarazi du.

Akusatuek epaiketan ukatu dute haien aurkako akusazioaren oinarri ia bakarra zen polizialen kontakizuna, eta adierazi dute leporatu zaien ekintza biolentoan ez zela zauriturik izan eta inork ez zuela horri buruzko salaketa formalik jarri. Fiskaltzak hiru urteko espetxe-zigorra eta bost urtez Sadarretik 600 metro baino gutxiagora joateko debekua eskatu zituen auzipetuentzat. 

Epailearen hitzetan, ez da nahikoa froga izan leporatutako gertakariak egiaztatzeko.


Epaiketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...