Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta hirugarren bat bahitzen saiatzea leporatuta

  • Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.

Iruñeko Arrotxapeako barrakak, 2011. Rufino Lasaosa

2025eko uztailaren 8an - 10:39
Azken eguneraketa: 12:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

10 urteko haur bat barraka batetik jaistear zegoela, gizon batek besoetan hartu eta eraman zuen. Bidetik, umea negarrez eta urduri zegoenez, hainbat herritarrek geldiarazi zuten gizona, eta geroago umearen amak jarri zion salaketa. Medikuek umea artatu zutenean, hainbat ubeldura zituela ohartu ziren, litekeena da gizonak bidean indarkeriaz eramateagatik egindakoak izatea.

Atxilotuari leporatu diote 10 urteko beste ume bati ere ukituak egitea; umearen amak salaketa jarri zion. Gainera, 16 urteko pertsona bati sexu erasoa egitea leporatu diote. 

Epaileak delituen larritasuna arrazoituta, behin baino gehiagotan errepikatu dituela eta erasoak jasan dituztenak adin txikikoak direla arrazoituta, fidantza ordaintzeko aukerarik gabe espetxera bidali du. Jarrera hori berriz ere ez errepikatzeko neurriak hartzeko asmoak dituela adierazi du epaileak.

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.