Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

  • Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.

Baztango Batzar Nagusiak auzipetutakoen absoluzioa eskatu du. Aroztak Herri Ekimena

2025eko urtarrilaren 7an - 11:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baztango Batzar Nagusiak salatu du ez dela “bidezkoa” herritarrak eta ordezkariak kriminalizatzea denenak diren lurrak eta baliabideak defendatzeagatik. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak herritarren interesak defenditu beharrean, interes “pribatu eta espekulatzaileak” defendatu dituela kritikatu du batzordeak. Udalez Gaineko Eragina duen Plana (UGEP) onartuz proiektu hau inposatzen tematu dela adierazi dute.

2021eko udaberrian Lekarozko herrian luxuzko 228 etxebizitza egiteko obrak geldiarazi zituzten Baztango hainbat biztanlek kanpaldi luze baten bidez. Protesta horietan parte hartu zuten zazpi herritar auzipetu dituzte, eta hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatzen dizkiete, “talde kriminal antolatua” izatea egotzita.

Lekarozko makro-proiektu urbanistikoaren aurka egin zuten baztandarrek jasaten duten egoera salatu du Baztango Batzar Nagusiak. Proiektuaren kontrako oposizioan parte hartu duten herritar eta ordezkariek jazarpen “judizial eta ekonomikoa” pairatzen dutela adierazi du, eta bost puntu nabarmendu ditu.

Bertan, Euskal Herriko herritarrek beren etorkizunaz erabakitzeko duten eskubidearen alde azaldu dira, eta herrien burujabetza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dituzte. Nafarroako Gobernuari UGEPa gelditzeko ere eskatu diote, eta bide horretan, otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalera atxiki direla azaldu dute.


Baztango Aroztegia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...