Hondurasera bidaia, hirugarren kronika

Herrialde osoko ekintzaileekin solasean

  • Hirugarren eguna opari bat izan da, goizean aukera paregabea izan dugu hurbiletik entzuteko nazio osoko ekintzaileak. Hamaika sektoretakoak ziren: langile mugimendua, umeentzako eskubideen defentsa, ingurugiroa, adierazpen askatasuna, ikasleak, hezkuntzako irakasleak, giza eskubideen defendatzaileak, nekazari mugimendua, LGTB, emakumeen eskubideen defendatzaileak, erakunde feministak…

Joxemi Zumalabe fundazioa @joxemiZumalabe
2017ko uztailaren 26a

Gauza asko kontatu digute eta oso aberatsa izan da lehenengo pertsonan errealitate gordin hau ezagutzea.

Haiek botatako mezu hauek zuekin konpartitu nahi ditugu:

  • Ordezkaritza hauek balio handia izan dute, beharbada, herrialdean heriotza gehiago izan ez dadin, bisita instituzionalek horretarako balio izan dute, hemen gertatzen dena zabaldu egiten baitute. Kanpoaldean oso gutxi jakiten da Hondurasi buruz.
  • AEBen geopolitikaren partea gara. Ertamerikan euren jendarmearena egin dezagun erabili gaituzte, eta horrek eragin handia izan du giza eskubideak urra daitezen. 
  • Kontrol soziala, herriek ez dezaten ulertu zer nolako klase-zapalkuntza jasaten ari diren.
  • Konstituzioa interpretatzen dute berrautaketa legezkoa izan dadin, espresuki dioen arren legez kanpokoa dela. Hauteskunde prozesua oso arriskutsua da; giza eskubideak urratu izan badira statu quo-ari eusteko, irabazten badute kalbarioa are gogorragoa izango da.
  • Hondurasen umeak kondenatuta daude eta zifrak izugarriak dira. Hona batzuk: 100 neskatotik 25 haurdun daude bortxaketa baten ondorioz; 435.000 ume ekonomikoki esplotatuak dira; urtero 30.000 ume joaten dira herrialdetik. 
  • Matxismoak eta estraktibismoak hil egiten dute. Estraktibismoa da kolonizazio berria.
  • Santa Barban polizia-gune erraldoi bi eraikitzen ari dira, baina baliabiderik gabeko ospitaleak ditugu, eta osasungintzara sarbidea ukatua da.
  • Emakume mugimendua "Ez giltzapean ez beldurtuta" izeneko kanpaina egiten ari da,  espero dugu amets hori lortzea.
  • Bereziki aipatzekoa da egunotan greban dauden unibertsitarioek jasandako errepresioa. Batzuek 21 egun daramate gose greban unibertsitatea demokratizatzeko (erabaki-organoetan egon ahal izatea eta, hala, irakaskuntzaren pribatizazio prozesua geldiarazi ahal izatea). Orain, errepresioa haiek ostiaka botatzeko segurtasun pribatua kontratatzean datza, hala nola usurpazioagatik auziperatzean (hiru eta bost urte bitarteko espetxealdiaz zigortutako delitua), eta herrialde barruan zein nazioartean bortizki estigmatizatzean. Facebook kontua dute: Comité de huelga de hambre UNAH.
  • Historikoki LGTB komunitatea existitu izan da baina estatu kolpearen ostean krimenek gora egin dute, eta bortitzago bihurtu dira; ankerkeriak goia jo du, batik bat gizonezko gayen hilketetan, emakumeenetan oro har eta 60 urtetik gorakoenetan.
  • Orain dela gutxi 20 urtera bitarteko zigorra ezarri zaio abortuari, edozein motatakoa dela, baita naturala ere.
  • Enpleguen %95 prekarioa da, langileen giza eskubideak urratu egiten direlako.
  • 5.000 nekazari, horien artean 1.700 emakumezko gutxi gorabehera, preso daude, eta 300 hil egin dituzte.
  • Lurretatik desalojoak ohikoak dira, horietan denak hiltzen dituzte: gizon, emakume, ume... Batzuetan hilketak jendearen aurrean egiten dituzte, komunitateetan izua zabaltzeko.
  • Soldatapeko ejertzito oso bat dago sare sozialak arakatu eta ekintzaileen komunikazioak kontrolatu eta zelatatzeko.

Bereziki aipatu nahi izan zuten zein den Espainiako Estatuaren rola Hondurasen egungo egoeran. Espainiako Estatutik zigor kodea erreformatzeko aholkulariak joan dira. Hemengo eta hango herri mugimenduen fronte komun bat osatzeaz aritu dira, eta zeregin horretan gure ardura azpimarratu dute. Kezka dago ea disidentzia soziala zigortzen den (terrorismo moduan) prozesuei nola aurre egin,

Solasaldi honen ostean gaur ere, Espacio ACI (Ayuda Cooperación Internacional – Red de ONGs Internacionales en Honduras) eta PBI (Brigadas de Paz Internacional) elkarteekin batu gara informazio gehiago ezagutzeko.

Kanal hauetan artxibatua: Honduras  |  Joxemi Zumalabe Fundazioa

Honduras kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-16 | Andoni Mikelarena
Ehunka hondurastarrek AEBen okupazioaren eta esku-hartzearen aurka protesta egin dute

Diktaduraren Aurkako Oposizioko Aliantzak deituta, ehunka herritar batu dira igandean Hondurasen Palmerolako aire basearen aurka egin zuten protestara, herrialdeko hedabideek jaso duenez. Besteak beste AEBen esku hartzea salatu dute


2017-12-05 | Andoni Mikelarena
Hauteskunde iruzur salaketa Hondurasen eta hiru hildako protestetan

Azaroaren 26an presidentea hautatzeko hauteskundeak egin zituzten Hondurasen, baina astebete baina gehiago behar izan dute emaitzak jakinarazteko. Bi hautagaiek jo dute beren burua irabazletzat, eta oposizioak “iruzurra” salatzeko protestara deitu du.


2017-12-04 | ARGIA
Hondurasko herriarekin elkartasun kontzentrazioa deitu dute Bilbon

Hondurasen hauteskunde-iruzurra izan dela salatu, eta ondoren Hego Amerikako herrialdean zabaldu den errepresioaren aurka protesta egiteko, abenduaren 5ean, asteartea, 19:00etan Bilboko Areatzan elkarretaratzea deitu dute.


2017-11-02 | Miren Osa Galdona
Hondurasko Estatua da Berta Caceresen hilketaren erantzule, ikerketa baten arabera

Hondurasko hainbat goi karguk eta funtzionariok Berta Caceresen hilketarekin lotura zuzena izan dezakete, GAIPE Aholkulari Adituen Talde Independenteak eginiko ikerketaren arabera. Fiskaltzak froga nahikoa izan ditzake Estatuarekin zerikusia duten profesionalak akusatzeko.


2017-08-25 | Xalba Ramirez
21.000 ikasle hil dituzte Hondurasen azken zazpi urteetan

21.000 ikasle inguru hil dituzte 2010 eta 2016 urteen artean Honduraseko Unibertsitate Autonomoaren Biolentziaren Behatokiaren estatistiken arabera.


Hondurasera bidaia, bosgarren kronika
Unibertsitateko gose grebalarien borroka eredugarria

Azken egunetan, nagusiki, instituzioekin batu gara: Subsecretaria Justicia y DDHH eta Directora General del Sistema de Protección, Comisionado Nacional de DH, Misión de apoyo contra la corrupción y la impunidad de la OEA.


Hondurasera bidaia, laugarren kronika
Berta Caceresen senideen duintasun irakaspena

Gaurkoa egun bizia eta emozioz betea izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-eko kideak ere ezagutu ditugu.


Hondurasera bidaia, bigarren kronika
Memoria berreskuratzearen garrantzia

Bigarren eguna oso hunkigarria izan zen, gehienbat COFADEH egoitzan egon ginelako. Kronika hortik abiatu dugu.


Hondurasera bidaia, 1. kronika
Komunitatea medikuntza herrikoiaren, elikaduraren eta ingurugiroaren defentsan

Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, lehen egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten.


Hondurasera bidaiaren aurrekronika

Hurrengo egunotan, nazioarteko misio batean parte-hartuko dugu Hondurasen, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin batera. Bidaia honen helburua jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskal Herrian 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea da, baita herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egindako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea ere.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude